ALSA GRUPO SLU enpresak (aurrerantzean, AG) kudeatzen duen Alsa Plus fidelizazio-programaren (hemendik aurrera “programa” edo “Alsa Plus”) helburua Alsaren bezeroen leialtasuna saritzea da.
Alsa Plus programaren bezero-izaera pertsonala da, eta besterenezina.
Bidaiarien errepideko garraio-zerbitzuetan Alsaren bereizgarria erabiltzen duten enpresak dira Alsa. Kanpoan geratzen dira bidaiarien hiriko garraio-zerbitzuak. Fidelizazio-programaren baldintzak hobetze aldera, baldintza hauek edozein unetan aldatzeko ahalmena izango du Alsak. Kasu horretan, Alsa Plus bezeroei jakinaraziko die Alsak, gutxienez hilabete lehenago eta posta elektroniko zein webgune bidez, funtzionamendu-egitura eta ezaugarri berriak zeintzuk diren eta zer egunetik aurrera jarriko diren indarrean. Bezeroak Alsa Plus programan jarraitu nahi ez badu, hilabeteko epean jakinarazi beharko du, jakinarazpenaren datatik aurrera. Denbora tarte horretan, pilatutako puntu guztiak erabili ahal izango ditu, baina une horretatik aurrera ezin izango dio Alsari ezer erreklamatu arrazoi hori dela-eta. Alsa Plus programa ezeztatu egingo da, aurrez jakinarazi gabe eta inolako ardurarik gabe, eta ez da aurretik ezarritakoa aplikatuko, baldin eta uneren batean, ezinbesteko arrazoiengatik edo legezko inposaketengatik programarekin jarraitu ezin bada.
Baldintza orokor hauek 2021eko otsailaren 25etik aurrera aplikatuko dira.
I. ALSAPLUS PROGRAMAREN HELBURUA
Alsa Plus programak abantailak eta puntuak ematen dizkio Alsa Plus kontuaren titularrari Alsa txartelak erosteagatik, betiere titularra erosketa horretako bidaiarietako bat baldin bada.
Titularrak kontsultatu egin beharko du zeintzuk diren eskaintzen den produktu eta deskontu bakoitzean aplikatu beharreko baldintzak puntuak lortzeari dagokionez; baldintzak alsa.es/eu/home zein www.alsa.com webguneetan eta app-etan argitaratuta daude. Bonoen erosketak eta promozio-tarifa berezi jakin batzuek ez dute punturik ematen.
Alsa Plus bezero izateak berekin dakar baimena ematea Alsa Plus programari, berritasunei, zerbitzuei eta/edo Alsako promozioei buruzko informazioa jasotzeko, edozein bitartekoren bidez, posta elektronikoa, SMSak, Push jakinarazpenak, webguneko jakinarazpenak eta telefonoa barne. Bezeroak ez badu jakinarazpen komertzialik jaso nahi, horietan baja emateko eskaera egin ahal izango du, izena emateko formularioaren bitartez, bai eta Alsa Plus programako profila aldatuz alsa.es/eu/alsaplus webgunean. Era berean, Alsa Plus programari atxikitako establezimenduek eskaintzen dituzten zenbait deskontu bereziren abantailez baliatzeko aukera izango dute Alsa Plus programako bezeroek.
II. ALSA PLUS PROGRAMAREN BALDINTZAK
Alsa Plus fidelizazio-programan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok (hemendik aurrera, bezeroa).
Alsa Plus programari atxikitzea doakoa da, eta baldintza orokor hauek ezagutzea eta onartzea dakar berekin.
Alsa Plus programako bezero izateko, horretarako ezarri den eskaera-eredua bete behar da; eredu hori Alsaren saltokietan, alsa.es/eu/home zein www.alsa.com webguneetan eta app-etan eskura daiteke.
Alsa Plus programako bezero gisa identifikatzeko, kontua kudeatzeko eta txartelak ALSAren edozein salmenta-kanaletan edo horretarako dauden beste batzuetan erosi ahal izateko, nortasun-agiria (pasaportea, AIZ) edo helbide elektronikoa behar dira, eta bezeroak horretarako aukeratutako pasahitza.
Kontuaren titularrak edonoiz eskatu ahal izango du programan baja emateko, horretarako ezarritako kanalen bitartez. Alsa Plus programako bezeroek ez badute jarduerarik 24 hilabeteko epean, ez-aktibotzat hartuko dira.
AGk beretzat hartzen du puntuen kontua eta kontuko saldoa ezeztatzeko eta Alsa Plus bezero-izaera baliogabetzeko eskubidea, baldin eta bezeroak baldintza hauetan jasotako arauak hausten baditu edo Alsako txartelak modu iruzurtian erabiltzen baditu.
AGk beretzat hartzen du Alsa Plus fidelizazio-programa edozein unetan baliogabetzeko eskubidea, bezeroei hilabete lehenago jakinaraziz. Kasu horretan, AGri ezin izango zaio inolako erantzukizunik egotzi ezeztatzeak bezeroei eragin diezazkiekeen kalteengatik. Alsa Plus programako bezeroek txartelen truke aldatzeko nahikoa puntu izango balute, hilabeteko epe horretan trukatu ahal izango dituzte.
III. ATXIKIMENDUA
Alsa Plus programako bezero izateko, alsa.es/eu/home zein www.alsa.com webguneetan eta app-etan horretarako ezarri den eskaera-eredua bete behar da. Alsa Plus programari atxikitzean, derrigortuta zaude erregistro-inprimakian emandako informazioa une oro egiazkoa, zehatza, eguneratua eta osoa izatera. Hala ez bada, AGk berehala eten edo ezeztatu ahal izango du zure puntuen kontua. Era berean, programarako sarbidea ukatu ahal izango dizu, orain zein etorkizunean, zure atxikimendua baliogabetuz. Alsa Plus bezeroak programan baja emateko eskatu ahal izango du edozein unetan, Alsa Plus-era idatzi bat eta NANaren fotokopia igorriz, helbide honetara: Marketing saila, 4. solairua, Josefa Valcárcel, kalea 20, 28037 Madril; alsaplus@alsa.es helbide elektronikora, baja emateko nahia adieraziz.
IV. BESTE ABANTAILA BATZUK
Bezeroek, era berean, beste abantaila batzuk izango dituzte, eta AGk emango du horien ezaugarrien eta balio-aldiaren berri horretarako baimendutako kanaletan. Aipatutako abantaila berezi horiek ezin izango dira, inolaz ere, edozein promozio-txartelen kasuan pilatu.
Horien artean kontraesanik badago, promozio-txarteletan ezarritako baldintzak nagusituko dira. Horren osagarri, Alsa Plus bezeroek tarifa bereziak, deskontuak eta/edo promozioak lortu ahal izango dituzte, baldin eta Alsak une bakoitzean definituriko baldintzak betetzen badituzte.
Kontsulta ezazu zer deskontu eta zer abantaila dauden eskuragarri eta zein den horien indarraldia, hemen: alsa.es/eu/home eta www.alsa.com.
V. PUNTUAK LORTZEA
Alsa Plus bezeroak edozein txartel erosten duenean Alsaren saltokietan, alsa.es/eu/home eta alsa.com webguneetan, app-an, Alsak eskaintzen duen telefono-zerbitzuan eta AGk baimendutako kanaletan, puntuak lortzeko eskubidea izango du betiere produktu mota eta/edo tarifa bakoitzerako une bakoitzean indarrean dagoen puntu-euro baliokidetasunaren arabera.
AGk beretzat hartzen du Alsa txartelak erosteagatik une bakoitzean lor daitezkeen puntuen kopurua aldatzeko ahalmena.
Puntuak lortzea pertsonala da, bezeroak Alsa Plus bezerotzat identifikatu beharko baitu bere burua erosketa egiten duenean, erosketa horrekin pilatutako puntu guztiak batu ahal izateko. Gainera, erosketa bateko puntuak gehitu ahal izateko, bidaiarietako batek, gutxienez, erosketa egiten ari den Alsa Plus kontuaren titularra izan beharko du.
Txartelean adierazitako bidaia-egunetik 24-48 ordu igarotakoan gehituko dira puntuak. AGk ez du ardurarik hartzen eragiketak gauzatzean gerta daitezkeen atzerapenei dagokienez, AGren nahien aurkako kausen ondorioz eragiketak automatikoki gauzatu ezin direnean. AGk bere egiten du bezeroen kontuetan okerreko moduan kargatu diren puntuak ezabatzeko eskubidea. Puntuak automatikoki jasotzen direla bermatuko da, baldin eta titularraren eta bidaiariaren egoera behar bezala egiaztaturik eta erregistraturik geratu bada txartelaren erosketan.
Hilabeteko epea egongo da bezeroaren kontuan erregistratu ez diren puntuak gehi ditzaten eskatzeko eskubidea erabiltzeko, egindako bidaiaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, eta alsa.es/eu/home webgunean dagokion atalean adierazitakoari jarraikiz betiere.
Alsa Plus puntuak 18 hilabeteren buruan iraungiko dira, gehitzen direnetik zenbatzen hasita. Epe hori amaituta, bezeroaren kontutik kenduko dira, berriz esleitu edo trukatzeko aukerarik gabe.
Txartelak ezezten badira, horren truke puntuak lortzeko eskubidea galduko da.
VI. PUNTUEN KONTSULTA
Alsa Plus bezeroak puntuen kontuko saldoa eta mugimenduak kontsulta ditzake alsa.es/eu/home eta www.alsa.com webguneetan.
VII. PUNTUAK TRUKATZEA
Alsa Plus programaren barruan soilik trukatuko dira puntuak, horiei dagozkien Alsa txartelen truke.
Puntuak ezin dira, inolaz ere, transmititu edo diruaren ordez trukatu. Eta gutxienez 100 puntu (1 euro) izan behar dituzu horiek trukatu ahal izateko.
Alsako txartelaren prezioa ordaintzeko modu gisa soilik erabili ahal izango ditu bezeroak puntuak eta, hala dagokionean, AGk egoki iritzitako zerbitzu gehigarriak ordaintzeko (alsa.es/eu/home webgunean zehaztuta daude horiek), eskuragarri dauden puntuak horiei dagozkien euroen truke aldatuz, betiere une bakoitzean indarrean dagoen puntu-euro baliokidetasunaren arabera.
Halaber, pilatutako puntuak trukatu ahal izango ditu bezeroak, erosten dituen Alsa txartelen zenbatekoen deskontuengatik; aipatutako deskontua lortzeko behar den puntu kopurua zehaztu egingo da, kasu bakoitzean, ibilbidearen eta zerbitzu motaren arabera. Egin daitekeen deskontua txartela erosteko prozesuan adieraziko da, eta alsa.es/eu/home webgunean ere egongo da zehaztuta
Bezeroak, nortasuna adierazteko agiria erakutsi ondoren, Alsa txartelen truke aldatu ahal izango ditu puntuak (eserleku eskuragarrien arabera) Alsaren saltokietan, alsa.es/eu/home zein alsa.com webguneetan, app-an eta Alsak, kasuan kasu, bezeroen esku jarriko dituen beste kanal batzuetan. Txartel hauek aldatu eta/edo baliogabetu ahal izango dira, txartelaren promozioak aldaketak eta/edo baliogabetzeak berariaz baimentzen ez dituenean salbu.
AGk titularraren kontutik deskontatuko ditu Alsa txartelari dagozkion puntuak, horiek trukatzeko eskaera egiten den unean bertan.
VIII. DATUEN BABESA
ALSA GRUPO SLU (IFK: B-82059478; egoitza soziala: Calle Josefa Valcarcel, 20, 28027, Madrid; datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak:dpo@alsa.es, eta helbide elektronikoa: asesoria@alsa.es) da Alsa Plus fidelizazio-programari atxikitzean jakinarazitako datu pertsonalak tratatzearen arduraduna. Datu-tratamenduaren helburu nagusia Alsa Plus fidelizazio-programako alta eta parte-hartzea kudeatzea da. Datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa gurekin sinatzen duzun kontratua gauzatzea da. Era berean, zure datuak modu bateratuan eta pseudoanonimizatuan tratatuko ditugu, honako hauetarako:
(i) profilen analisiak eta analisi estatistikoak egiteko,
(ii) mugikortasunarekin lotutako merkatu-azterketak egiteko,
(iii) iritzi-inkestak eta bezeroaren gogobetetzeari buruzko inkestak bidaltzeko,
(iv) zure erosketen historia gordeko dugu, eta gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste zerbitzu batzuen iradokizunak egiteko erabiliko ditugu aurretik erosi dituzun zerbitzuen xehetasunak; ez ditugu erabaki automatizatuak hartuko, egindako profil-analisian oinarrituta.
Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa enpresaren interes legitimoa da; hain zuzen ere, gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko interes legitimoa ez ezik, gure salmenta-kanalak eta bezeroari arreta emateko zerbitzua hobetzeko eta egokitzekoa ere. Interesak haztatu ditugu eta, atera ditugun ondorioen arabera, Alsaren merkataritzako eskaintza eta estrategia egokitzeko interes legitimoa du enpresak, betiere salmenta-kanaletan egiten diren transakzioetatik lortutako informazioan oinarrituta; halaber, Alsak jarduten duen merkatuaren eta merkatu horren bilakaeraren berri izatea ahalbidetuko digun informazioa eskuratzeko interesa ere badu enpresak, baliabideak ahalik eta modu eraginkorrean antolatzearren gure zerbitzuak saltzeko prozesuan.
Era berean, zuk baimena emanez gero, zure datuak tratatuko ditugu zuri publizitatea bidaltzeko, adierazi diguzun adostasunean oinarrituta. Alsak zure datuak publizitatea egiteko helburuarekin tratatzearen barruan sartzen da merkataritza-komunikazioak edozein bitartekoren bidez bidaltzea, hala nola posta elektronikoa, SMSak, push jakinarazpenak, webguneko jakinarazpenak edo komunikazioko bestelako bitarteko elektroniko baliokideak eta telefono bidezko kontaktua erabilita, Alsaren nahiz Alsa Plus programari lotutako establezimenduen zerbitzu, berritasun eta/edo promozioei buruz, betiere aisialdiaren, garraioaren, ostalaritzaren, prestakuntzaren telekomunikazioen, modaren, txikizkako merkataritzaren eta aseguruen sektorekoak izanik, hala badagokio. Alsa Plus programari lotutako establezimenduak webgune hauetan kontsulta daitezke: alsa.es/eu/home eta alsa.com. Baimena emateko, horretarako dagoen laukitxoa markatu beharko da. Edozein unetan eta doan ezezta daiteke adierazitako baimena, eskaera bidaliz helbide honetara: asesoria@alsa.es. Baina baimena ezeztatzeak ez dio eragingo aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari. AGrekin harremana duzun eta emandako baimena baliogabetzen ez duzun bitartean edo zure datuak baliogabetzeko/ezabatzeko eskatzen ez duzun edo tratamenduaren aurka azaltzen ez zaren bitartean, zure datuak gorde egingo dira. Zure datuak ez dizkiogu hirugarren bati lagako, eta ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo. Izartxo batekin adierazitako datuak ezinbestean bete beharrekoak dira, eta horiek betetzen ez badira ezin izango duzu Alsa Plus programan alta hartu. Emandako datuak egiazkoak direla ulertzen dugu, eta AGk, kasu honetan, beretzat hartzen du datu faltsuak eta okerrak eman dituzten bezero horiek programatik kanpo uzteko ahalmena. Bezeroak baimena baliogabetu ahal izango du, eta, horrez gain, datuetan sartzeko eta horiek zuzentzeko, baliogabetzeko/ezabatzeko, mugatzeko eta eramateko eskubideak erabili ahal izango ditu, helbide honetara gutun bat bidalita: ALSA GRUPO SLU, Calle Josefa Valcarcel, 20, 28027, Madrid; edo helbide elektroniko honetara mezu elektroniko bat bidalita: asesoria@alsa.es. Era berean, zure datuak modu desegokian tratatu direla uste baduzu, Datuen Babeserako Alsako ordezkariarengana jo dezakezu (dpo@alsa.es) edo erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan: Calle Jorge Juan, 6, 28001, Madrid.
IX. LEGE APLIKAGARRIA ETA FORU ESKUMENDUNA
Baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren arabera aplikatu eta interpretatuko dira. Bertatik sor daitezkeen desadostasunetarako, aldeek, bakoitzari dagokion foruari berariaz uko eginez, bezeroaren helbideko Epaitegien eta Auzitegien mende geratzea adosten dute. Alsa Plus bezeroak adierazten du inprimakian jasotako datu guztiak egiazkoak direla, fidelizazio-programa honen baldintzak ezagutzen eta onartzen dituela eta, bere sinaduraren bidez, horietara atxikitzen dela modu boluntarioan. Hala, Alsako lehen txartelaren erosketak baldintza horiek erabat ezagutzen eta onartzen direla adierazten du berariaz. Era berean, egintza honetan baldintza hauen ale bat jaso duela adierazten du.