Alsa begirada batean

Alsa konpainiak 100 urte beteko ditu 2023. urtean eta, horregatik, oroitzapenezko liburua argitaratu dugu (liburuaren bertsio digitala ere badago: -75,4MB - desktop-ean irakurtzea gomendatzen dugu). Bidaiarien errepideko garraioaren Espainiako sektorean operadore aitzindaria da.

Garraioaren ikuspegi integrala eta bezeroaren etengabeko gogobetetasuna; premisa horien arabera garatzen du Alsak bere jarduera.

Operadore integrala den aldetik, herritarren mugikortasun-beharrak betetzeko gai da garraio-zerbitzu sorta zabala eskainita eskualde-mailan, nazio-mailan, nazioartean, hirietan, arlo pribatuan (autokarren alokairua) eta arlo turistikoan.

Era berean, autobus-geltokien, zerbitzuguneen eta ibilgailuen mantentze-lanetarako guneen kudeaketan aditua da Alsa.

Egun, 6.262 autobuseko flota modernoa du Alsak, eta urtean 588 milioi bidaiari garraiatzen ditu, 17.137 profesionalek osatzen duten lan-talde eraginkorrak kudeatuta.

Segurtasunaren printzipioari jarraikiz, bezeroa izaki Alsaren enpresa-ahaleginaren ardatz, profesionaltasunaren, kalitatearen eta berrikuntzaren irizpideen arabera jarduten du, gizartearekiko konpromisoan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarrituta.

Alsa konpainia Mobico Group taldearen barruan dago, bidaiarien garraio-zerbitzuak ematen nazioartean lider den enpresaren barruan; izan ere, urtean mila milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu eta 46.000 langile dauzka 11 herrialdetan, Ipar Amerikan, Europa kontinentalean, Erresuma Batuan eta Afrika iparraldean.

Partekatutako mugikortasunerako aukera sorta zabala eskaintzen du taldeak hirietan, enpresetan, ikastetxeetan eta osasun-erakundeetan, aukera guztiak seguruak, zentzuzko prezioan, fidagarriak eta ekologikoak izanik. Mobico Group taldea mugikortasun multimodalaren etorkizuna finkatzen ari da mundu osoko bezero eta bazkideekin batera, betiere hirien funtzionamendua hobetzeko eta klimaren erronkei aurre egiteko asmoz.

Hemen duzu Mobico Group taldeari buruzko informazioa gehiago.

Alsa zifretan

1.340,4 milioi€ko

fakturazioa

588 milioi

bidaiari

17.137

langile

6.262

autobuses

 

*2023ko datuak