Webguneko irisgarritasunari
Alsaren webguneko irisgarritasunari buruzko adierazpena
Alsan, webgunearen irisgarritasuna sustatzeko lan egiten dugu etengabe, betiere irisgarritasuna berdintasun digitaltzat hartuta, hau da, erabiltzaile orok gure webgunean eta aplikazioetan sartzeko baldintza berdinak izatea, bere gaitasun indibidualak gorabehera. Helburu horri jarraikiz, web irisgarritasunari buruzko WCAG arauak betetzen saiatzen gara beti.
Horretarako, gure edukiak ezaugarri jakin batzuk izaten ditu, hala nola teklatuarekin bateragarri izatea, kolore-kontraste egokia, irudien ordezko testuak, aurrez grabatutako audioa eta abar.
Horregatik, gure webgune eta aplikazioetan ezaugarri horiek eguneratuta izateko ahalegina egiten dugu, hain justu ikusmen nahiz entzumen desgaitasunak edo desgaitasun kognitiboak (dislexia, autismoa, gorreria, garun-paralisia, daltonismoa eta abar) dituzten pertsonek zailtasunik izan ez dezaten ez testua irakurtzeko, ez edukia ulertzeko.
Hona hemen gure webguneko eta gure aplikazioetako edukia irisgarri egiten duten neurriak:
- Goiburu egokia eta edukiaren egitura behar bezala antolatuta.
- Marka semantikoak nabigazioa egokia izan dadin, HTML eta CSS kode-estandarren arabera.
- Testuaren tamaina aldatzean webgunea ez desegituratzea eta ulergaitz ez bihurtzea.
- Izen deskriptiboak esteka guztietan.
- Webgunearen irisgarritasuna onartzen duen eduki-kudeatzailea (CMS).
- Ikusmen-urritasuna duten pertsonek ongi bereizteko moduko kontrastea egiten duten koloreak.
- Irudien ordezko testuak, pantaila-irakurgailuek arazorik gabe irakur ditzaten eta testuinguruan ulergarriak izan daitezen.
- Argi eta sinpleki sortutako formularioak, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat irakurterrazak eta irisgarriak izateko arauak betez.
- Azken batean, eduki guztia, estatikoa nahiz dinamikoa, erraz eskuratzeko modukoa izatea.
Webguneko eta aplikazioetako zenbait atalek ez dituzte neurri horiek guztiak betetzen; beraz, lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, erabiltzaile oro eduki mota guztietan sartzeko eta eduki mota guztiak ulertzeko gai izan dadin lortzearren.
Nolanahi ere, sarbide unibertsal hori gauzatu bitartean, informazio guztia telefono bidezko arreta-zerbitzuaren bitartez eskura daiteke, bezeroaren arretarako eta gorabeheretako telefono-zenbakian: 91 020 7007, gure informazio orokorreko formularioaren bidez, edo gure sare sozialen bitartez (Twitter eta Facebook).