Madrileko trenbide terminalak

Alsa Railek, trenbideen sektorean duen esperientzia lagun, zerbitzu hauek ematen ditu Madrilgo inguruan Trenbide Terminal Logistikoan: trenen tratamendu teknikoa, maniobrak, treneko eragiketak eta beste zerbitzu osagarri batzuk.

Langileak, trakzio baliabideak, garapen teknologikoa eta bikaintasun operatiboa eskaintzen ditugu, trenbide enpresek, zerbitzu instalazioen ustiatzaileek, deribazio partikularren titularrek, material gurpilduna daukatenek eta mantentzen dutenek eta interesa duten gainerako bezeroek eskatzen dizkiguten zerbitzu guztiak kudeatzeko eta gauzatzeko.

Alsa Railen trenbideen negozioari laguntzen diogu, eta, horretarako, bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzuen katalogo zabal bat dugu. Gure lanaren ezaugarriak dira malgutasuna, arintasuna, denbora errealeko jarraipena eta tratu pertsonalizatua. Madrilgo inguruan Trenbide Terminal Logistikoak erabateko estaldura eskaintzen du bezeroen beharrizan operatiboetatako, eta enpresa bakoitzak kate logistikoan behar duen aliatua izateko.

Denbora errealeko jarraipena egiteko, kontsultatzeko eta zerbitzuak eskatzeko webgunea: Railacc.alsa.es

Eskaintzen ditugun zerbitzu, ordutegi eta tarifa guztiak kontsultatzeko, sartu Zerbitzuen Katalogoan.

Gure zerbitzuak kontratatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: terminalesmadrid@alsa.es

Gure zerbitzuen katalogoan trenen tratamendu teknikoarekin, maniobrekin eta zerbitzu osagarriekin lotutako eragiketa guztiak sartzen dira:

Trenak jasotzea eta bidaltzea, eta lotutako eragiketak:

  • Lokomotorrak bereiztea edo gehitzea.
  • Balaztatze probak.
  • Azken bagoiko seinaleak jartzea eta kentzea.
  • Material gurpildunaren berrikuspen bisuala.
  • Material gurpilduna aparkatzea.

Sailkatzeko, osatzeko eta deskonposatzeko maniobrak:

  • Osatu edo deskonposatu gabeko maniobrak.
  • Trenak osatzeko maniobrak.
  • Trenak deskonposatzeko maniobrak.
  • Bagoiak edo ebaketak sailkatzeko maniobrak.

Terminalarekin lotutako instalazio partikularretarantz eta partikularretatik egindako mugimenduak:

  • Hornidura gunean materiala kentzea eta hornitzea.
  • CSPren instalazioetan materiala kentzea eta hornitzea.
  • LTAren instalazioetan materiala kentzea eta hornitzea.
  • Renfe Fabricación y Mantenimiento-ren instalazioetan materiala kentzea eta hornitzea.

Beste zerbitzu batzuk:

  • Kabinak garbitzea.
  • Grafitiak garbitzea.
  • Trenaren dokumentazioa kudeatzea.

Madrilgo inguruan Trenbide Terminal Logistikoan jatorria eta helmuga duten zerbitzuetarako, Alsa Railen "azken miliako" eragiketa zerbitzua jartzen dugu trenbide enpresen eskura, bezeroak eskatuta, bere baliabide operatiboak optimizatu ahal izan ditzan.

Madrilgo inguruan Trenbide Terminal Logistikoan zure beharren arabera beste edozein zerbitzu gehigarri nahi izanez gero, galdetu iezaguzu. Alsa Railen, treneko eragiketez eta maniobrez gain, zerbitzu osagarriak eta agungarriak ematen ditugu bidaiarientzat zein merkantzietarako, IOTSko beste instalazio batzuetan, karga puntuetan, tailerretan eta deribazio partikularretan.

Ekipamendurik gabeko lineetan laguntzen dugu eta maniobrako ibilgailuak erabiltzen ditugu. Hainbat trenbide eta tranbia saretan laguntza, zerbitzu osagarriak eta trenbide zirkulazioa gainbegiratzeko eta kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta zirkulazioaren segurtasuna bermatu eta bidaiarien eta merkantzien mugikortasuna errazten dugu.

Langile gaituak ditugu honako zerbitzu osagarri hauetarako:

  • Treneko Operazioetako laguntzaileak.
  • Kabinako laguntzaileak.
  • Maniobra Ibilgailuetako operadoreak.
  • Kargako Operazioen arduradunak.
  • Segurtasuneko pilotuak / Lanen arduradunak.
  • Zirkulazioko laguntzaileak.

Eskatu eskaintza pertsonalizatuak, zure behar operatiboen arabera.