Alsa Rail - Trenarekin Lotutako Mantentze-lanak
Alsa Rail 2003. urtean hasi zen trenaren sektorean, eta abiadura handiko linea (AHL) berrietan martxan jartzeko eta mantentze-lanetako zerbitzu lagungarriak egiten ditugu; gaur egun ADIF Trenbide Azpiegitura Administratzaileak kudeatzen ditu linea horiek.
Zentzu horretan, Alsak bere balioa, ezagutza eta esperientzia eskaintzen jarraitzen du trenbide-sareko tren-instalazioetan mantentze-lanetako kontratu ugariren bitartez eta, zerbitzu horri esker, instalazio horiek beti prest egotea eta fidagarriak izatea lortzen dugu.
Aldi berean, Alsa Trenbide Segurtasuneko Estatuko Agentziak (AESF) homologatutako zentroa da, Trenbideko Gurpildun Materialaren Mantentze-lanetarako Zentroa, alegia, FOM 233/2006 Aginduaren arabera, eta beraz, hainbat ibilgailu motatan prebentzioko mantentze-lanak eta zuzentzaileak egiteko gaituta dago. Horri dagokionez, Alsa honako material hauetan esku-hartzeak egiteko homologatuta dago: Abiadura Handia, Tren-makina elektrikoak, Diesel tren-makinak, Gurpildun material lagungarria eta Material Historikoa.
Azkenik, Mantentze-lanak kudeatzeko, garatzeko eta gauzatzeko zerbitzuak eta Flota kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, EBko kide diren estatuetako sareetan ibiltzen diren trenbideko ibilgailu mota guztiei dagokienez; izan ere, 2019/779 Betearazteko Erregelamenduaren arabera, Mantentze-lanen Arduraduna den Enpresatzat (EEM) ziurtatuta dago.