Titulo pagina
- Alsa Berrikuntza (I+G+I)
- Prentsa-aretoa
- Gure historia
- Gure jarduerak
- Ingurumena
- Ingurumen, energia eta gidatzeko modu eraginkorrean kudeatzeko politika
- Segurtasuna
- Pertsonak
- Iraunkortasun politika
- Iraunkortasun Txostena
- Erantzukizun korporatiboa
- Retos de Colaboración - Ministerio de Ciencia e Innovación
- Laneko Osasun eta Segurtasun Politika
- Etika eta Compliance
- Estados de información no financiera
- Ziurtagiriak
- Gurpilen gaineko kontuak
Garraio integraleko operadore den aldetik, Alsaren helburua da pertsonen mugikortasuna kudeatzeko enpresa errentagarria izatea eta, horretarako, hainbat modu eta produktu eskaintzen ditu, unean-unean indarrean dagoen araudia erabat betez eta, beraz, ingurumena zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin bateragarria izanik; alegia, energia-efizientzia sustatzeko eta energia-kontsumoa murrizteko asmoz, Ingurumen eta Energia Politika honetan ezarritako konpromisoak betetzeko beharrezkoak diren baliabide eta planak ezarri ditu bere Politika Estrategikoan.
Alsako Zuzendaritzaren erantzukizuna da helburu orokor hori taldeko kide diren edo taldearen izenean lan egiten duten pertsona guztiek bete dezaten lortzea.
Horren ondorioz, Ingurumen eta Energia Politika honetan ingurumenaren eta energiaren arloetan jarduteko ildo nagusiak deskribatzen dira, honako oinarrizko printzipio hauetan oinarrituta:
- Ingurumenaren eta energia-efizientziaren arloetan aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduak ez ezik, enpresak sinatzen dituen gainerako lege-betekizunak eta bestelakoak ere betetzea, eskakizun-maila handiagokoak izanik ere, betiere bideragarria denean.
- Ingurumenaren arloko arauak betetzen ote diren jakiteko barneko eta kanpoko ikuskapenak egitea aldiro.
- Produktu erakargarria eskaintzea, garraio-zerbitzu eraginkor, seguru eta kalitatezkoa eskainita eta baliabideak ahalik eta hobekien kudeatuta.
- Langileen arteko partaidetza-giroa sustatzea, konfiantzazko eta errespetuzko harremanetan oinarrituta, langileak erakundearen helburuak lortzeko motibatuta egon daitezen.
- Hondakinak eta isurketak ingurumena errespetatuz eta arauak betez kudeatzea; horretarako, gure jarduerek ingurumenean eragiten dituzten ondorio kaltegarriak prebenitu eta kontrolatzen ditugu, eta baliabide naturalak zentzuz erabiltzea sustatzen dugu.
- Energia aurreztea eta modu efizientean erabil dadin sustatzea; horretarako, energia aurrezteko teknikak erabiltzen ditugu erakundearen instalazioetan, ibilgailuetan eta ibilgailuak gidatzean.
- Ingurumenaren kudeaketarako jardunbideak etengabe hobetzea, bai zerbitzuetan, bai prozesuetan, gure oraingo eta etorkizuneko jardueren ondorioei dagokienez.
- Energia-jarduna etengabe hobetzeko konpromisoa hartzea.
- Gure jarduerak ingurumena bereziki kontuan hartuta garatzea, Kudeaketa Sistema eraginkor bat ezarrita eta mantenduta, kudeaketa dinamizatuko duen elementua izanik.
- Ingurumena eta energiaren erabilera arduratsua gure lehentasunezko helburutzat hartzea, enpresaren beste edozein helburu orokorren pareko.
- Garraioarekin, ingurumenarekin, energia aurreztearekin eta eraginkortasunez gidatzearekin lotura duten agintari eta organismoei ahal den guztian laguntzea.
- Enpresako langile guztiei prestakuntza, informazioa, trebakuntza eta sentsibilizazioa ematea, jardunbide egokiak gara ditzaten lanean, oro har, baita ingurumenari, energia-kontsumoa murrizteari eta eraginkortasunez gidatzeari dagokienez ere.
- Energia aldetik efizienteak diren produktuak eros daitezen sustatzea, jarduera guztien energia-errendimendua hobetzearren.
- Gure produktu eta zerbitzuen hornitzaileak ere Politika honetako printzipioei atxiki daitezen bultzatzea, baita gure jarraibideei ere: ingurumena eta energia kudeatzeko gure sistemen jarraibideei, prebentzioko jarraibideei eta eraginkortasunez gidatzeko jarraibideei.
- Flotako ibilgailuak eraginkortasunez gidatzea sustatzea eta bultzatzea, eta gidariak arlo horretan trebatzea, erreferentziako helburuak ezarrita.
- Eraginkortasunez gidatzearen arloan helburuak eta xedeak ezartzea, eta betetzen direla eta horien korrespondentzia energetikoa egiaztatzea aldizka.
Energia-efizientzia xede, gidatzean etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzeko ekintzak zehaztu eta sustatzea, dela langileentzat, dela enpresan.
Francisco Iglesias Campos
ALSAko kontseilari delegatua
2016ko martxoaren 23a