Gure webgunean sartu eta egiaztatu baduzu bidaia egin dezakezula, eta txartela ere erosi baduzu, bidaia egin baino lehen honako baldintza eta gomendio hauek betetzen dituzula ziurtatzeko gomendatzen dizugu:
Geltokira joan baino lehen
Egiazta ezazu beti bidaia zer egoeratan dagoen. Baliteke hainbat zerbitzu aldatu behar izatea, baita bertan behera utzi behar izatea ere, egun bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta.
Zer agiri eraman behar ditut?
Izan beti gainean laneko egiaztagiria, medikuarena edo bidaiaren arrazoia egiaztatzen duen edozein agiri. Kontrolik topatuz gero, agintarien lana errazagoa izango da hartara.
Segurtasuneko eta higieneko neurriak bidaiarako
Bidaiatu egin behar baduzu, ahal dela, bete itzazu segurtasuneko eta higieneko gomendio hauek zure eta guztion segurtasuna bermatzearren:
Derrigorrezko maskara erabiltzea
Autobuseko garraio zerbitzuen erabiltzaileei jakinarazten zaie SUDUR ETA AHOA ESTALTEN DITUZTEN MASKARK ERABILTZEA ERABILTZAILE GUZTIENTZAT DERRIGORREZKOA dela.
Saihestu bidaiatzea sintomak badituzu
Bidaiatzeko moduan ez bazaude, aldatu edo bertan behera utzi txartela. Aldaketa eta baliogabetze baldintzak malgutu egin ditugu, zure txartela zure autobusa irten baino 2 ordu lehenago arte kudeatu ahal izateko.
Erosketa sarean edo autozerbitzuko makinetan
Zure eta gure langileen segurtasunerako, salmenta puntuak itxita egongo dira abisu berri bat arte. Zure txartela gure webgunean, aplikazioan edo autozerbitzuko makinetan erosi dezakezu.
Ez inprimatu txartela
Ez egin, gidariaren kontaktua murrizteko. Zure gailu mugikorrean eraman dezakezu eta autobusera sartzeko NANarekin ere identifikatu dezakezu.
Eskuak garbitu
Saihestu aurpegia, begiak, sudurra eta ahoa ukitzea. Bidaia aurretik eta ondoren, garbitu eskuak ur eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.
Saihestu geltokietan itxarotea
Joan zaitez autobusera ahalik eta goizen geltokietan itxarotea saihesteko. Joan bakarrik, bidelagun gabe, ezinbestekoa ez bada behintzat.
Errenkada ordenatua
Mantendu lerro ordenatua autobusera igo aurretik. Geltokiko eskaileretan, lerro bakarra mantendu, aurreratu gabe eta bi eskailera bereiziz.
Segurtasun distantzia
Mantendu beti segurtasun-distantzia autobusetik kanpo dauden beste bidaiariengandik.
Eztula ukondoan sartu
Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa ukondoarekin edo botatzeko zapi batekin.
Zure segurtasuna guztion segurtasuna da
Besteekiko enpatiaz eta errespetuz jokatu. Zure segurtasuna guztion segurtasuna da.