Aldaketak eta ezeztatzeak
Desgaitasuna duten bidaiarien txartelak aldatzeko eta ezeztatzeko Alsaren baldintza orokorrak aplikatzen dira.
Dena den, GAMUP bidaiariei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak bereziak direnez, har itzazu kontuan alderdi hauek:
- Zerbitzu berri batean egin nahi baduzu aldaketa irteera-egunetik 36 ordutik gorako aurrerapenarekin, litekeena da zure bidaia antolatzeko behar diren plazak beste bidaiari batzuek erosiak izatea. Beraz, beste aukera bat hautatu beharko duzu aurrerapen handiagoarekin.
- Doako laguntzaile bat izanez gero, lehenik eta behin laguntzailearen txartela aldatu/ezeztatu behar da, gurpil-aulkian doan bidaiariaren txartelarekin lotuta baitago.
- Lehendik dagoen erreserba bati transferentzia-plaza edo laguntzailearen doako txartela gehitu nahi badiozu, aurrez aurre tramitatu beharko duzu gure leihatiletan edo arreta emateko telefono-zenbakiaren bitartez. Aldaketa hori berme guztiekin egin ahal izango duzu zerbitzuaren eguna baino, gehienez, 36 ordu lehenago; denbora hori igarota, ezin izango dugu erreserba bermatu.
- Azkenik, gure operazioetako langileek zer behar duzun baieztatzeko deitzen dizutenean konturatzen bazarete erreserba ez datorrela zure beharrekin guztiz bat, doan aldatuko dugu, berme guztiekin bidaiatu ahal izan dezazun.