Gurpil-aulkian dauden mugikortasun urriko pertsonentzako plazak (GAMUP)
Gure emakida zerbitzuak CV-202 eta CV-302, betiere erreserba 36 ordutik gorako aurrerapenarekin egiten bada, indarrean dagoen legediaren arabera.
Hala ere, abiapuntuko edo helmugako geltokien azpiegituretan (Alsa ez den beste erakunderen baten ardurapekoak) dauden mugak direla eta, zenbait ibilbidetan ezin diegu zerbitzu irisgarririk eskaini GAMUPei. Espazio horiek lehenbailehen egokitzeko konpromisoa hartzen dugu, guztiontzako irisgarriak diren zerbitzuak eskaini ahal izateko.
Zuzenean egin dezakezu plazaren erreserba gure webgunean, leihatiletan eta telefono bidezko arreta-zerbitzuan gurpil-aulkirako, transferentziarako eta laguntzailearentzat, ikur berezi batekin markatutako zerbitzuetan:
Nolanahi ere, ikur hori ez duen ordu batean bidaiatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure leihatilako langileekin edo bezeroari arreta emateko telefonoarekin 900 814 114, eta eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ahalegin guztiak egingo dituzte edo, bestela, zure beharrei erantzungo dien beste aukera bat eskainiko dizute.
Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako txartelen salmentan aukera hauek daude:
Plataforma jasotzailearen bitartez igotzeko/jaisteko gai izan behar du, eta ainguratuta bidaiatzeko homologatuta egon:
- Horregatik, gehienez ere neurri hauek izan ditzake: 120 cm luze x 70 cm zabal; eta gehieneko pisua ez da izango, pertsona kontuan hartuta, 300 kg baino handiagoa.
- Gainera, ainguratuta bidaiatu ahal izateko ISO 7176-19 estandarra bete behar du, eta hori egiaztatzen duen eranskailua edo agiria ikusteko moduan izan.
ISO 7176-19 araua BETETZEN DUEN aulki baten eranskailuaren adibidea
ISO arau hori EZ DUELA betetzen adierazten duen eranskailuaren adibidea
Aulkiak ez badu baldintza horietakoren bat betetzen, maletategian joan behar du.
Bidaian izan ditzakezun beharrak kontuan izanik, erreserban honako aukera hauek sar ditzakezu:
1. GAMUP espazioaren erreserba autobus barruan; zure gurpil-aulkia espazio horretan joango da, ainguratuta. Erosketan adierazten dizkiguzun lehentasunen arabera, aulkian eserita egin dezakezu bidaia, edo autobuseko eserleku batera transferituta.
2. Transferitzeko plaza, kostu gehigarririk gabe. Ibilgailuen muga teknikoak direla eta, eserleku hori korridorearen beste aldean egoten da, GAMUP espaziotik gertuen dagoen tokian.
Adi:
- Bidaiariaren eta Alsako langileen segurtasunagatik, transferentzia bidaiariak egin behar du, bere kabuz, edo bere laguntzaileak lagunduta.
- Eserlekuraino dagoen tartea eta korridoretik eserlekuak dauden tokira dagoen altuera tartea handiagoa edo txikiagoa izango da, ibilgailuaren modeloaren arabera.
- Jarraian ibilgailu arruntenaren neurri orokorrak aurkituko dituzu.
3. Laguntzailearen plaza. Transferentzia egiteko laguntza behar baduzu, Alsak beste txartel bat eskaintzen dizu, doan, prozesu horretan lagunduko dizun pertsona zurekin joan dadin. Zure laguntzaileari transferentziaren ondoko eserlekua esleituko zaio. Segurtasuna dela eta, laguntzaile horrek zurekin bidaiatu behar du, tarteko geldialdietan laguntza behar baduzu ere, edo zerbitzuan ezustekoren bat sortuz gero ere.
- Maletategian sartzeko gehieneko neurriak: 140 cm luze, 65 cm zabal eta 100 cm gora. Gehieneko pisua ezin da izan 100 kg baino handiagoa.
Oharra: gidariak aulkia nola dabilen galdetuko dizu, maletategian behar bezala gorde ahal izateko.
Bidaian izan ditzakezun beharrak kontuan izanik, erreserban honako aukera hauek sar ditzakezu:
1. Bidaiariaren plaza. Sartzea errazagoa izan dadin, eta ibilgailuaren okupazioaren arabera, lehenengo lerroetan dagoen plaza bat esleituko zaizu, ahal dela.
Azalpena: Ez da GAMUP espazioa prestatuko, gurpil-aulkia maletategian joango da eta.
Gainera, gurpil-aulkia ibilgailuan errazago sartu/atera ahal izateko, gure geltokietan eta bulego nagusietan arrapala tolesgarri osagarriak izaten ditugu; txartela erosten den une berean automatikoki erreserbatzen dira arrapala horiek.
2. Laguntzailearen plaza. Ibilgailura eskaileretatik igotzeko laguntza behar baduzu, Alsak beste txartel bat eskaintzen dizu, doan, prozesu horretan lagunduko dizun pertsona zurekin joan dadin. Zure laguntzaileari zurearen ondoko eserlekua esleituko zaio. Segurtasuna dela eta, laguntzaile horrek zurekin bidaiatu behar du, tarteko geldialdietan laguntza behar baduzu ere, edo zerbitzuan ezustekoren bat sortuz gero ere.
GAMUPentzako zerbitzu horiek (gurpil-aulkia GAMUP espazioan edo maletategian duzula bidaiatzea) ez dakarte kostu gehigarririk:
- Gurpil-aulkia uzteko espazioa edo bidaiariarentzako eserlekua tarifa arruntean saltzen da (edo merkeago, bidaiariak egiaztatzen dituen deskontuen arabera).
- Transferentzia-plazaren erreserba egiteak ez dakar inolako kosturik.
- Transferentzian edo ibilgailura igotzen lagunduko dizun laguntzailearen plaza gehigarria % 100 doan da.
Adi: plaza horien erreserban ez da sartzen geltokiko laguntza, ezta ibilgailu barruko edozein laguntza mota ere, ez jateko, ez edateko, ez geltokietan komunera joateko.