Laguntza-txakurrak bidaian

Laguntza-txakurrek –nahasmendu diabetikoak eta/edo epileptikoak dituzten pertsonei laguntzeko txakurrak ere sartzen dira– autobusaren barruan bidaiatu ahal izango dute, inolako kosturik gabe, honako baldintza hauek betez gero:

  • Lurrean eserita joango dira, bidaiariaren oinetan.
  • Txakurrak uhala eraman behar du, baita dokumentazioa ere, bereziki, laguntza-txakur dela egiaztatzen duen agiria, Alsako langileek eska baitezakete bidaiaria autobusera igotzean.
  • Txakurrek eraman behar dituzten frogagiriak: Sail eskudunak egindako txartela, eta identifikatzeko bereizgarri ofizial bat, ongi ikusteko moduan.