Mugikortasun-elementuak garraiatzea

Mugitzen laguntzeko elementuak igo ditzakezu autobusera, hala nola makilak edo makuluak, baldin eta gainerako bidaiariei trabarik ez egiteko moduan edo haien segurtasuna arriskuan jarri gabe kokatzen badituzu. Gidariek lagunduko dizute ahalik eta hobekien kokatzen.

Zure gurpil-aulkiarekin bidaiatu behar baduzu, murriztapen hauek izan behar dituzu kontuan:

A) Zure gurpil-aulkia GAMUP espazioan joan dadin, ibilgailura sartzeko eta ainguratzeko baldintza hauek bete behar ditu:

  • Plataforma jasotzailean igo/jaitsi ahal izateko, gehienez ere neurri hauek izan ditzake: 120 cm luze x 70 cm zabal; eta gehieneko pisua ez da izango, pertsona kontuan hartuta, 300 kg baino handiagoa.
  • Gainera, ainguratuta bidaiatu ahal izateko ISO 7176-19 estandarra bete behar du, eta hori egiaztatzen duen eranskailua edo agiria ikusteko moduan izan.

ISO 7176-19 araua BETETZEN DUEN aulki baten eranskailuaren adibidea

ISO arau hori EZ DUELA betetzen adierazten duen eranskailuaren adibidea

Aulkiak ez badu baldintza horietakoren bat betetzen, maletategian joan behar du.

B) Zure gurpil-aulkia maletategian sartuta bidaiatu behar baduzu –nahiago duzulako ibilgailura eskaileretatik igo, edo zure aulkia GAMUP espazioan joateko egokia ez delako–, aulkiak honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Maletategian sartzeko gehieneko neurriak: 140 cm luze, 65 cm zabal eta 100 cm gora.
  • Gehieneko pisua ezin da izan 100 kg baino handiagoa.

Oharra: gidariak aulkia nola dabilen galdetuko dizu, maletategian behar bezala gorde ahal izateko.