Granada-Jaenko Aireportua

Buscador

Zerbitzu eta ordutegi kopuru handia jartzen dugu zure esku; zure txartela erostean kontsultatu ahal izango dituzu.

www.alsa.es web orrian, app-an, 902 42 22 42 telefono zenbakian, salmenta puntuetan eta autobus beran eskuratu ahal izango duzu txartela.

Ibilbidearen iraupena 60 minutukoa da gutxi gorabehera.

Granada erditik egiten diren irteerak Biltzar-Jauregitik hasten dira eta ondorengo ibilbidea daukate:

Biltzar-Jauregia > Puerta Real (Corte Inglés) > Gran Vía (Katedrala) > Gran Vía (Eraikin Amerikarra) > Triunfo (Cóndor Hotela) > San Isidro Enparantza > Autobus Geltokia > Europa Enparantza > Bellas Artes > Santa Fe > Aireportua

Aireportutik Granada erdira egiten diren irteerak, hegazkin bakoitzaren iritsieratik 30 minutura izango dira gutxi gorabehera. Ordutegi hauek sarri aldatuko dira hegaldien ordutegietara egokitzeko.

Informazio gehiago

Irteerak, iritsierak eta maiztasunak kontsulta ditzakezu hemen (Gaztelaniaz).

Gure konpromisoa bezeroarekin

ALSA GRANADA AIRPORT S.L.-k Zerbitzu karta (PDF 5 Mb.  (Gaztelaniaz) bat egin du eta bertan gure bezeroekin eta eskaintzen ditugun zerbitzuekin daukagun kalitate-konpromiso irmoa ematen da aditzera.

 Karta honetan ezarritako konpromisoen jarraipenaren emaitzak (gaztelania).

Informazio baliagarria

Check in Check in: aireportura zuren hegaldiaren check in-a baino ordu 1 lehenago iristea gomendatzen dizugu.
Bagajea Bagajea: doan 2 maletara arte, gehienezko 30 kg-ko pisuarekin guztira.
Txartelak Txartelak: erosi zurea alsa.es orrian, 902 42 22 42 telefono zenbakian, gure app-an, ALSAko salmenta puntuetan edo linea batzuetan autobus bertan.
 
Itzulerako txartela alda dezakezu, errekargurik gabe, joaneko txartelean agertzen den zerbitzuaren irteera ordua baino 12 ordu beranduago.