Alsa Plus gisa alta ematen saiatzen bazara eta prozesua amaitzea lortzen ez baduzu, honako arrazoi hauengatik izan daiteke:
- Bezero gisa erregistraturik zaude jada, eta sistemak erabiltzailea badagoela adieraziko dizu horregatik. Horrela bada, zure burua bezero gisa zuzenean identifikatu, edo, zure pasahitza gogoratu ezean, sartu «Aldatu pasahitza» aukeran eta pasahitz bat adierazi zure kontuari lotutako helbide elektronikoan jasoko duzun mezuan.
- Daturen bat oker sartu duzu: zure nortasun-agiriaren formatua, zure helbide elektronikoaren karakterearen bat edo pasahitza.
- Konexioak huts egin du alta emateko prozesuan. Hala bada, itxaron minutu batzuk berriz saiatu aurretik.
Berrikusi zure informazio guztia «Bidali» sakatu aurretik; era horretan, ez duzu aldatu beharko prozesua formalizatutakoan.