Alsa Enpresak ETEei eta erakunde handiei zuzendutako zerbitzua da, autobus-txartelak gure webgunearen bitartez erostea errazteko. Alsa Enpresak zerbitzuko bezeroek honako onura hauek dituzte:

  • % 20ko deskontua zerbitzu guztietako txartelen prezioan.
  • Kudeaketa-kostuak doan.
  • Fakturak jaulkitzeko erraztasunak.

Alsa Enpresak zerbitzuak alta emateko, bete webgunean aurkituko duzun erregistro-formularioa eta, baldintzak onartu ondoren, zure eskaera baliozkotuko dugu. Erregistroa kudeatu ondoren, berresteko mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure erabiltzaile eta pasahitzarekin. Erosketa bakoitza hasi aurretik, gogoratu saioa hasi behar duzula Alsa Enpresak zerbitzuaren bezero gisa; horretarako, zure enpresaren IDa eta zerbitzuan alta ematean posta elektronikoz jasotako pasahitza adierazita.

Baldintzak

  • Txartelaren prezioari, oinarrizko tarifarekin, ezarritako deskontua (oinarrizko tarifa: txartelaren prezioa tarifa berezi, promozio edo deskonturik gabe).
  • Deskontu hori ezin zaie beste deskontu batzuei metatu; familia ugariagatik dagoenari eta joan-etorri itxiko deskontuari bai, ordea.
  • Zerbitzu hori webgunearen bidez baino ezin da erabili.
  • Ez du balio autonomoentzat, ezta bidaia-agentzientzat ere.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)