Alsak animaliekin bidaiatzeko aukera ematen du, honako baldintza hauek betez:
- Animaliak jabearen edo jabeak eskuordetutako pertsonaren ardurapean bidaiatuko du, autobus berean.
- Gehienez ere animalia bat ibilgailu bakoitzeko; autobuseko maletategian joango da, bere transportinean.
- Konpainia-animalia txikiak baino ez dira onartzen, hau da, txakurrak, katuak eta hudoak, 10 kg baino gutxiagokoak.
- Animaliak kaiola, transportin edo bestelako elementu itxi, zurrun eta iragazgaitz batean bidaiatuko du; bidaiariak ekarri beharko du elementu hori.
- Animaliak 12 aste baino gehiago izango ditu, baita mikrotxipa eta beharrezkoa den dokumentazioa ere (Animalien Banako Identifikazio Sistema –ABIS–, osasun-kartilla eguneratua); parasitoak kenduta edukiko ditu (barnetik zein kanpotik), eta garraioaren jatorri eta helmugako araudiaren araberako txertoak jarrita.
- Ez da eme umedunik onartuko, edo duela astebete erditu direnak ere ez.
- Animaliak bere kasa mugitzeko gai izan behar du, eta ez du zauririk izango.
- Bidaiaren egunean, etor zaitez irteera baino 15 minutu lehenago, transportina autobusean zuk zeuk sartzeko.
- Laguntzako txakurrak autobusaren barruan joan daitezke, bidaiariekin, kostu gehigarririk gabe. Dokumentuak eduki beharko dituzte.
- Ez dago baimenduta animaliak garraiatzea nazioarteko ibilbideetan.
Segurtasun arrazoiengatik EZ dugu gomendatzen konpainia-animaliekin bidaiatzea giro-tenperatura 25ºC-tik gorakoa den egunetan eta orduetan.
Kontsultatu hemen konpainia-animaliek bidaiatzeko baldintzak.