Autobus gehienetan eserleku bikoitiak pasillokoak dira, eta bakoitiak, leihokoak. Hala ere, ziurtatu nahi izanez gero, autobusaren planoa ikus dezakezu txartela erosteko prozesuaren barruan.

www.alsa.es/eu

  1. Nahi duzun zerbitzua aukeratu ondoren, «Pertsonalizatu zure bidaia» aukeraren barruan, sartu «ALDATU ESERLEKUA» atalera.
  2. Autobusaren planoa agertuko da, eserlekuak zenbakituta daudela, eta zure eserlekua, urdinez, ikusi ahal izango duzu.
  3. Nahi baduzu, eta eserlekurik libre badago, aldatu ahal izango duzu autobuseko zure eserlekua. Eserlekua aldatzearen kostua autobus motaren eta zure txartelari lotutako tarifaren araberakoa izango da.

App-a

  1. Ordutegia aukeratu ondoren, «Zerbitzu gehigarriak» atalera igaroko zara. Ez bazaude Alsa Plus gisa identifikatuta, zure bidaiari-datuak adierazi beharko dituzu.
  2. «Eserlekuak» aukeran, sartu «ALDATU» atalean eta autobusaren planoa ikusiko duzu; eserlekuak zenbakituta daude, eta zure eserlekua, urdinez.
  3. Nahi baduzu eta eserlekurik libre badago, aldatu ahal izango duzu autobuseko zure eserlekua. Eserlekua aldatzearen kostua autobus motaren eta zure txartelari lotutako tarifaren araberakoa izango da.

Telefonoa, saltokiak eta autosalmentako makinak

Txartela erosten duzunean, bai telefonoz bai saltokietan, zerbitzuko langileek zure eserlekua non dagoen jakinarazi ahal izango dizute. Autosalmentako makinetan, erosteko prozesuaren barruan zure eserlekua aukeratzen duzunean, autobusaren planoa ikusi ahal izango duzu, bai eta zure eserlekua non dagoen ere.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)