Espainiako ibilbide luzeetan eta nazioarteko bidaietan ez da beharrezkoa txartela inprimaturik eramatea autobusera igotzeko. Honako hau aurkez dezakezu:
- Zure txartelaren erreserba-zenbakia.
- Webgunean eskuratutako online txartela.
- App-aren bidez erositako txartela.
- Txartelaren datuak dituen erosketa berresteko SMSa.
Txartela inprimaturik eraman nahi baduzu, erosketa berresteko mezu elektronikoaren bidez berreskura dezakezu hori, edo saltoki batean inprima diezazuten eskatu, zure datuak eta txartelaren erreserba-zenbakia jakinarazita.
Eskualdeko ibilbideetan eta jatorria/helmuga Marokon duten nazioarteko ibilbideetan nahitaezkoa da txartela inprimaturik erakustea autobusera igotzeko.