Gure bidaiariei are zerbitzu-eskaintza handiagoa egitearren, zuzeneko ibilbideez gain, Alsak bere ibilbide batzuk ere lotzen ditu, lineen arteko konektagarritasunaz baliatuta, dauden autobusen maiztasuna handitzeko.
Horrela, adibidez, Madril – Oviedo ibilbidean ezin baduzu zuzeneko zerbitzuetan bidaiatu, Madril – León zerbitzua eta León – Oviedo linearekiko lotura hauta ditzakezu. Konbinazio horri esker, jatorri bera baina helmuga ezberdinak dituzten bidaiariek nahi duten ibilbidea egin dezakete.