Alsaren fidelizazio-programa da Alsa Plus, eta, horri esker, erregistraturik dauden bezeroek puntuak irabazten dituzte erositako txartel eta bonu bakoitzeko. Alsa Plus zerbitzuko bezeroek honako abantaila hauek dituzte:
- Puntuak trukatzea txartel baten prezioaren ehuneko batez edo haren prezio osoaz.
- "Txartela erosteko kudeaketa-kostuak doan, lehenengo erosketatik aurrera, alta ematen denez geroztik.
- Abiadura handiko wifi-konexioa ALSAren autobusetan bidaiatuz gero.
- Bonuak erostea, bidaietan aurrezteko.
- Promozio eta deskontu esklusiboak.
Alsa Plus bezero bihurtzea oso erraza da. Honako hauek erabiliz egin dezakezu: webgunea, app-a, saltokiak, eta 902 422 242 telefono-zenbakiaren bitartez.
Webgunean
- Sartu erabiltzaileak erregistratzeko eremuan.
- Bete erregistro-formularioa eta onartu baldintzak.
- Bidali ondoren, mezu elektronikoa jasoko duzu formularioan adierazitako helbidera, erregistro-prozesua berresteko eta amaitzeko.
App-ean
- Sartu «Hasi saioa» atalean, pantailaren goiko aldean.
- Jarraian, sartu «Konturik ez duzu? Izena eman minutu batean», beheko aldean.
- Sartu helbide elektronikoa eta pasahitza, onartu baldintzak eta sakatu hemen: «SORTU KONTUA».
- Mezu elektroniko batean alta berretsi beharra duzula adieraziko zaizu.
- Sakatu «ONARTU».
- Adierazi zure datu pertsonalak eta sakatu «ALSAPLUS IZAN NAHI DUT».