Helmugako herrialdean eskatzen duten dokumentazioaren mende egongo da Bus&Fly txartelarekin bidaiatzeko behar den dokumentazioa.
Lehorreko zatiari dagokionez, Europar Batasunaren barruan bidaiatzen duten Europar Batasuneko bidaiariek nortasun-agiria baino ez dute behar izango. Kanpora bidaiatzen badute, pasaportea, bisatua edo helmugan eskatutako beste edozein dokumentazio behar izango dute. Atzerriko bidaiariek pasaportea, bisatua eta helmugako herrialdean eskatzen den beste edozein dokumentazio eraman behar dituzte.
Bidaiariaren betebeharra eta erantzukizuna izango da zerbitzua igarotzen den herrialdeetan ibiltzeko behar den dokumentazioa edukitzea.
Gomendatzen dugu bidaiatu beharreko herrialdearen Enbaxadarekin harremanetan jartzea, zalantzarik edukiz gero. Hegazkinean sartzeko behar den dokumentazioari dagokionez, Iberiaren webgunean begiratzea gomendatzen dugu.