Garraiobide murriztaileenak ezarriko du gehienez eraman beharreko ekipajea; hegazkin-konpainiak ezarriko ditu ekipajearen mugak, horrenbestez. Ekipajea eramateko orduan, honako hau hartu behar duzu kontuan:

  • Alsaren ekipaje-muga: bi maleta, 20 kg guztira, ibilbide bakoitzeko; 25 kg-ra handitu daiteke gehiago ordainduz gero.
  • Hegazkin-konpainiak baimendutako ekipaje-muga.

Kontuan hartu behar duzu autobus bidez egindako ibilbideetan ezin dela ekipajea fakturatu, eta ibilgailuaren sotoan joango da. Ibilbidea Madril-Barajas aireportuko T4 terminaleko dartsenen guneko 0. mailan amaituko da. Hartu zure ekipajea autobusetik eta igo 2. solairura; erregistratze-mahaiak aurkituko dituzu han.

Nazioartetik bidaiatuz gero, jatorriko aireportuan erregistratu ahal izango dituzu maletak. Madrilen zaudela, bildu ekipajea zintatik eta, kontrolgunea zeharkatu ondoren, joan 0. mailara, autobusa hartu ahal izango baituzu hor.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)