Zure Alsa Plus puntuak trukatu ditzakezu edozein Alsa erosketa-kanaletan, bezero gisa identifikatuz gero.
Puntuekin www.alsa.es/eu webguneetan eta app-ean erosteko:
1. Identifikatu Alsa Plus bazkide gisa eta hasi zure erosketa.
2. «Amaitu erosketa» atalera iritsita, puntu baduzu, ordainbideak baino lehen, «Ordaindu puntuekin» aukera agertuko zaizu.
3. Hautatu, aukeren artean, «Ordaindu puntuekin».
4. Erosketaren laburpenean ordaindu beharreko zenbatekoa agertuko da, erabilitako puntuak eta euroak bereizita.
Puntuekin ordaintzeko baldintzak
- Zure txartela puntuak bakarrik erabiliz edo puntuak eta euroak erabiliz erosi ahal izango duzu (100 puntuko, euro bat gutxiago ordainduko duzu zure txartelean).
- Puntu nahikoa badituzu, dagokion zenbatekoaren truke truka ditzakezu.
- Alsa Plus puntuak 18 hilabeteren buruan iraungiko dira, lortzen direnetik zenbatzen hasita.
Bidaiatuz puntuak lortzeko, gogoan izan Alsa Plus gisa identifikatu beharko zarela zure txartela erosi aurretik. Puntuak zure Alsa Plus kontura gehituko dira bidaia amaitu ondoren.