Alsak enpresa laguntzaileak kontratatzen ditu, zerbitzua indartzeko, eskaria Alsaren autobusetan dagoen plaza kopurua baino handiagoa denean.
Alsak horrelako kasuetan kontratatzen dituen ibilgailu guztiek enpresak araudiaren arabera eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte.
Indarrean den legeriari jarraikiz (irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 85. artikulua, zeinaren bidez Lehorreko Garraioen Antolamendurako Legearen Erregelamendua onesten den), gure enpresak aurre egin diezaieke emakidara atxikitako ibilgailuen bidez erantzun ezin dien zirkulazio-hazkundeei; horretarako, beste ibilgailu batzuk erabil ditzake, bereak edo beste garraiolari batzuek, baliozko den edozein formula juridiko bidez, gidariarekin edo gidaririk gabe, lagatakoak.