Privilegios en Compras zerbitzuan alta emateko, harpidetza egin eta 15€ ordaindu behar dira hilean. Zenbateko hori 30 eguneko probaldia –zerbitzuan alta ematetik zenbatzen hasita– amaitzen denetik aurrera fakturatuko da.

Alta emateko (www.alsa.es/eu webguneetan eta app-ean):

  • Webgunean erosketa amaitutakoan, erosketa berresteko mezua agertuko da: Sakatu «Jarraitu» alta hasteko.
  • Ondoren, izena emateko pantailara iritsiko zara. Sartu zure datuak eta sakatu hau: «BAI, EGIN KLIK ORAIN».
  • Alta berresteko mezu elektronikoa jasoko duzu zerbitzuan izena emateko orduan adierazi zenuen helbide elektronikoan. Zure bezero-informazioaz gain, erosketaren itzulketa nola lortu azaltzen duten argibideak ere badaude hor.

Zerbitzuko harpidetza ezeztatu nahi baduzu, kanal hauen bitartez egin dezakezu:

  • Privilegios en Compras zerbitzuko zure bezero-profilean, «Harpidetzaren kudeaketa» erabiliz.
  • Bezeroaren Arretarako Zerbitzua:
  • atencionalcliente@privilegiosencompras.es
  • Doako telefono-zenbakia: +34 900 878 710 (Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 17:00etara)
  • Postaz: Privilegios en Compras, posta-kutxa: 14596, 28080 Madril.

Informazio gehiago, hemen: www.alsa.es/eu/privilegios-en-compras

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)