Webgunean edo app-ean txartelaz ordaintzean errore-mezu bat agertzen bada eta txartelak posta elektronikoz jasotzen ez badituzu, hau izan daiteke arrazoia:
- Txartel-zenbakia, CVV edo iraungitze-data gaizki sartu duzu.
- Merkataritza elektroniko seguruaren aukera ez duzu aktibatuta txartelean.
- Ez dago saldorik txartelean.
- Konexioak huts egin du transakzioa egitean.
Normalean, errore-mezurik sortzen bada, ez da transakzioa egiten, ezta kobrantza ere.
Zordunketa egiten bada txartela jaulki gabe, ALSAren segurtasun-sistemak errorea antzemango du, eta zenbatekoa automatikoki itzuliko du ordubeteko epean.
Zer egin ordainketarekin arazorik badago
Gorabeherarik badago, jarri harremanetan gurekin honako hauen bidez:
- Telefonoa (24 ordu): (+34) 919 914 030
- Webguneko ordainketari buruzko gorabeheren formularioa.
Gorabeherari azkarrago erantzuteko, erosketari buruzko informazio hau behar dugu:
- Erabilitako nortasun-agiria.
- Ordainbidearen arabera:
- Txartela: ordainketa egiteko erabilitako txartelaren lehen 6 digituak eta azken laurak.
- PayPal: zerbitzu honetan kontuari lotutako helbide elektronikoa.
- Mugikorraren fakturaren kontura ordaintzea: telefono-zenbakia.
- Transakzioaren zenbateko zehatza.
- Erosketa-data.
- Jatorria eta helmuga.
- Bidaiaren data eta ordua.
Errorea txartela autentifikatzean
Internet bidezko erosketa seguruko zerbitzua aktibatuta baduzu, saltoki batzuek, online transakzioak egitean, txartela egiaztatzeko kodea eskatuko dizute (bankuak SMS bidez bidaliko dizu).
Kode horren digituren bat gaizki sartzen baduzu, transakzioa ezeztatu egingo da, eta mezu hau agertuko: «Errorea txartela autentifikatzean».
Gainera, txartela autentifikatzeko kodea jasota, hori sartzeko denbora baimendua baino gehiago behar baduzu, sistemak errorea emango du eta beste kode bat eskatu beharko duzu.
Zer esan nahi du «zerbitzurako balio ez duen txartela» mezuak?
Erosketa egiten duzunean «Zerbitzurako balio ez duen txartela» mezua agertzen bada, horrek esan nahi du sistemak ez duela balekotzat jotzen erabili duzun txartela.
Gogoratu Alsak edozein txartel finantzario onartzen duela, atzerriko txartelak barne, betiere Visa, MasterCard, Maestro edo American Express badira.