14 eta 29 urte bitarteko bidaiariek % 15eko deskontua izango dute txartelak erostean, Gazte Txartela edukiz gero. Deskontua edukitzeko, Alsa Plus bezero gisa erregistratuta egon behar dira, eta beren autonomia-erkidegoko Gazte Txartelaren webgunean dagoen deskontu-kodea eduki behar dute.

Baldintzak

  • Europako Gazte Txartela duten 14 eta 30 urte bitarteko Alsa Plus bidaiarientzako kode esklusiboa.
  • Ezin da erabili beste deskontu edo promozioekin, Familia Ugarikoarekin eta joan-etorriko txartelen deskontuekin izan ezik.
  • Txartel horiek aldatu eta ezeztatzeko aukera dago.
  • Busera igotzeko orduan, nahitaezko da Gazte Txartela aurkeztea nortasun-agiriarekin batera, deskontuaren onuraduna zarela egiaztatzeko.
  • Hori aurkeztu ezean, txartelaren zenbateko osoa galduko duzu, itzulketarako aukerarik gabe. Bidaiatu nahi izanez gero, deskonturik gabeko beste txartel bat eskuratu beharko duzu.
  • Deskontua webgunean eta app-ean baino ez dago eskuragarri.
  • Autonomia-erkidego batean baino gehiagoan dabiltzan ibilbide luzeetarako. Ez dago nazioarteko ibilbideetan.
  • Webgunean eta app-ean Alsa Plus gisa alta ematek gutxieneko adina 18 urte da. Adingabeek Alsa Plus bezeroentzako abantailak eskuratu nahi izanez gero (Gazteen Tarifa edo kudeaketa-gastuak aurreztea, adibidez), alta eman dezakete, guraso edo legezko tutoreak Alsa Plus bezero gisa erregistratzen badira. Horretarako, alsaplus@alsa.es helbidera bidali behar diguzu adin txikikoentzako izen-emate orri espezifiko hau, nortasun agiria, guraso edo tutorearen nortasun agiria eta ahaidetasun harremana egiaztatzen duen edozein dokumentaziorekin batera.

  • Ez dago nazioarteko ibilbideetan.

Nola lortu deskontua?

1. Identifikatu Alsa Plus gisa erosketa hasi aurretik.

2. Bilatzailean, gogoratu Gaztea bidaiari mota hautatu behar duzula.

3. Bilatzailean, sakatu "Promozio-kodea/Bonuak" aukeraren gainean, eta sartu zure autonomia-erkidegoko Gazte Txartelaren orrian aurkituko duzun deskontu-kodea.

4. Sakatu "BILATU PREZIORIK ONENA" eta, emaitzetan, "GAZTE-TXARTELA" promozioa duten ibilbideak agertuko zaizkizu.

5. Baldin eta kodea ez bada baliozkoa, "Horrelako promozio-koderik ez dago" mezua agertuko da, eta erosketa jarraitzen baduzu, prezioak deskonturik aplikatu gabe agertuko zaizkizu emaitzetan.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)