Zer geldialdi egiten ditu autobusak nire ibilbidean?
Busak ibilbide jakin batean egiten dituen geldialdiak zerbitzu zehatz horren mende egongo dira. Baliteke ibilbidea eta geldialdiak aldatzea jatorri eta helmuga bera izan arren.
Autobusak bidaian egingo dituen geldialdiak ezagutzeko:
Zure mugikorrean
1. Erosketa-bilatzailean, hautatu bidaiaren jatorria, helmuga eta eguna.
2. Bilaketaren emaitzen orrian, hautatu zer ordutegi nahi duzun.
3. Txartelaren prezioaren ondoan, sakatu «INFORMAZIO GEHIAGO».
4. Ondoren, sartu IBILBIDEAn.
5. Bi fitxa dituen leiho bat azalduko da; batean mapa dago eta, horren gainean, ibilbidearen hitz guztiak, eta beste batean, hautatutako zerbitzuko geldialdien zerrenda, eta horietako bakoitzera iristea zer ordutan aurreikusten den.
6. Mapako geldialdietan sakatuz gero, helbide zehatza ikusi ahal izango duzu.
Zure ordenagailuan
1. Erosketa-bilatzailean, hautatu bidaiaren jatorria, helmuga, eguna eta bidaiarien kopurua.
2. Bilaketaren emaitzen orrian, hautatu zer ordutegi nahi duzun.
3. Txartelaren prezioaren azpian, sakatu «IBILBIDEA».
4. Leiho bat azalduko da, eta autobusak zer ibilbide egingo duen ikusi ahal izango duzu, eta, ezkerrean, ibilbidea bera eta geldialdi guztiak, bai eta bidaiaren egunean horietara zer ordutan iristea aurreikusten den.
5. Mapan geldialdiaren gainean sakatuz gero, horren helbide zehatza ikusi ahal izango duzu.
App-ean
1. Erosketa-bilatzailean, hautatu bidaiaren jatorria, helmuga eta eguna.
2. Bilaketaren emaitzen orrian, hautatu zer ordutegi nahi duzun.
3. Txartelaren prezioaren azpian, sakatu informazioaren ikonoan.
4. Ondoren, ibilbidea azalduko da, eta zerbitzuaren geldialdi guztien hurrenkera ikusi ahal izango duzu, jatorritik helmugara.
5. Pantailaren beheko aldean, ERAKUTSI MAPA sakatuz gero, ibilbidea ikusi ahal izango duzu maparen gainean.
6. Mapako geldialdi bakoitzean sakatuz gero, kokapen zehatza ikusi ahal izango duzu.