Txartela ezeztatuz gero baino ez da haren dirua itzuliko. Itzuli beharreko zenbatekoa ezeztatzearen aurrerapenaren araberakoa zein txartelari lotutako tarifaren baldintza zehatzen araberakoa izango da; hori horrela, oinarrizko tarifadun txartelaren prezio osoa itzuliko da (tarifa berezi, deskontu eta promoziorik gabeko ibilbidearen prezioa), baldin eta bidaia hasi baino 48 ordu lehenago ezeztatzen bada. Begiratu hemen txartela aldatu eta baliogabetzearen kostuak.
Txartelaren baldintzek ezeztatzeko aukera ematen badute, egin ahal izango duzu:
- Saltokietan.
- 902 422 242 telefono-zenbakiaren bidez.
- Webgunean eta app-ean.
Webgunean
1. Sartu «Kudeatu zure txartela» erosketa-bilatzailearen azpian.
2. Hautatu aukera hauetako bat zure txartela identifikatzeko.
- Nortasun-agiria eta txartelaren erreserba-zenbakia.
- Nortasun-agiria eta erosketan erabilitako txartelaren azken 4 digituak.
3. Sakatu «bilatu» eta, zure txartela aurkitutakoan, hura ezeztatu ahal izango duzu «Aukerak» atalean.
App-ean
Alsa Plus bezeroa bazara:
- Goiko menuaren bidez, sartu «Nire bidaiak» atalean.
- «Hurrengoak» fitxan zure etorkizuneko bidaien txartelak ikusi ahal izango dituzu.
- Jo «Ikus txartela» atalera.
- Sartu «Aukerak» menuan zure txartela aldatu edo ezeztatu ahal izateko.
Alsa Plus bezeroa ez bazara:
- Menuaren bidez, sartu «Nire bidaiak» atalean.
- Sartu «Inportatu» eta, zure nortasun-agiria eta erreserba-zenbakia adierazita, lotu zure txartela app-ari.
- «Aukerak» atalean zure txartela aldatu edo ezeztatu ahal izango duzu.