Saltokietan, autosalmentako makinetan eta erositako txartelak Alsa saltokietan bakarrik kudeatu ahal izango dira.
www.alsa.es/eu webgunean, 902 42 22 42 telefono-zenbakiaren bidez eta app-ean erositako txartelak kanal horietan beraietan edo Alsaren saltokietan kudeatu ahal izango dira.
Txartel bat www.alsa.es/eu webguneetan aldatu edo ezeztatzeko, webgunearen orri nagusian:
1. Sartu «Kudeatu zure txartela» atalera.
2. Hautatu aukera hauetako bat zure txartela identifikatzeko:
- Erreserba-zenbakia eta eroslearen NANa.
- Ordainbidea eta erosketa-data.
3. «Aukerak» atalean zure txartela aldatu edo ezeztatu ahal izango duzu.
App-ean
Alsa Plus bezeroa bazara:
- Goiko menuaren bidez, sartu «Nire bidaiak» atalean.
- «Hurrengoak» fitxan zure etorkizuneko bidaien txartelak ikusi ahal izango dituzu.
- Jo «Ikus txartela» atalera.
- Sartu «Aukerak» menuan zure txartela aldatu edo ezeztatu ahal izateko.
Alsa Plus bezeroa ez bazara:
- Sartu menuan eta, handik, «Nire txartelak» atalean.
- Sartu «Inportatu» eta, zure nortasun-agiria eta erreserba-zenbakia adierazita, lotu zure txartela app-ari.
- «Aukerak» atalean zure txartela aldatu edo ezeztatu ahal izango duzu.