Estatuko eta eskualdeko ibilbideetan, konpainia-animalia baten txartelaren kostua bidaiari “heldu” baten txartelaren prezioaren % 50 izango da, oinarrizko tarifan (oinarrizko tarifa hautatutako ibilbidearen prezioa izango da, promozio, tarifa berezi edo deskonturik gabe). Alsaren edozein salmenta-kanaletan eros dezakezu txartela. Nazioarteko ibilbideetan ez dago konpainiako animaliekin bidaiatzeko aukerarik.
Segurtasun arrazoiengatik EZ dugu gomendatzen konpainia-animaliekin bidaiatzea giro-tenperatura 25ºC-tik gorakoa den egunetan eta orduetan.
Ez ahaztu konpainia-animaliak garraiatzeko baldintzak begiratzea.
Zure maskotaren txartela erosteko:
www.alsa.es/eu webguneetan
- Hautatu zerbitzua, eta “Pertsonalizatu zure bidaia” atalera iritsita, “Osatu zure txartela” atalean, hautatu “Konpainia-animalia” aukera.
- Erosketaren laburpenean, azken prezioa eta zure konpainia-animaliaren txartelaren zenbatekoa ikusi ahal izango dituzu, “Zerbitzu gehigarria” eremuan.
Aplikazioan
- Hautatu zerbitzua, sartu bidaiarien datuak eta, “Zerbitzu gehigarriak” atalean, hautatu “Konpainia-animalia” aukera.
- Erosketaren laburpenean, zure konpainia-animaliaren txartelaren zenbatekoa “Animalien garraioko gehig.” gisa agertuko da.
Saltokietan eta telefono bidezko salmentan
- Bidaia erostean adierazi konpainia-animalia bat eramango duzula, eta azken salmentan jasoko da, betiere hautatutako zerbitzuan horrelako aukerarik badago.
Autosalmentako makinak
- Hasi zure txartela erosteko prozesua, eta ordainbidea hautatu baino lehen, aukeratu “Konpainia-animalia” osagarria; zure txartelari gehituko zaio.