Privilegios en Compras (edo Privicompras) Alsatik kanpoko online erosketa-zerbitzu bat da. Deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkie erabiltzaileei autobus- eta hegazkin-txarteletan, hotel-erreserbetan, modan eta telefonian, besteak beste.

Haren eskaintzez baliatzeko, zerbitzu horretan harpidetu beharra dago; 15 euroko kostua du hilean, eta 30 eguneko probaldia amaiturik fakturatuko da.

Nola eman baja Privilegios en Compras zerbitzuan?

Harpidetza ezeztatu nahi baduzu, kanal hauen bitartez egin dezakezu:

  • Privilegios en Compras zerbitzuko zure bezero-profilean, «Harpidetzaren kudeaketa» erabiliz.
  • Bezeroaren Arretarako Zerbitzua: atencionalcliente@privilegiosencompras.es
  • Doako telefono-zenbakia: +34 900 878 710 (Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 17:00etara)
  • Postaz: Privilegios en Compras, posta-kutxa: 14596, 28080 Madril.

Informazio gehiago, hemen: www.alsa.es/eu/privilegios-en-compras

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)