Alsak aukera ematen du txartelak eta bonuak beste bidaiari batzuen izenean erosteko, edozein salmenta-kanal erabiliz, bidaiariaren datuak jakinaraziz gero.

Baldintzak

  • Bidaiaria ezin izango da erosleari lotutako deskontu izendunez baliatu (familia ugaria, desgaituak, langabeak...), baldintzak bete ezean. Horiek betez gero, deskontu horren onuraduna dela egiaztatzen duen indarreko dokumentazioa aurkeztu beharko du autobusera sartzean.

Alsa Plus bezeroa bazara eta beste bidaiari batzuentzako txartelak erosten badituzu, honako hau hartu behar duzu kontuan:

  • Tarifa bereziak badituzu (gazteak, 60 urtetik gorakoak...), bidaiaria deskontu horietaz baliatu ahal izango da tarifaren baldintzak betetzen baditu bakarrik.
  • Zure kontuari lotutako puntuak eta deskontu-kodeak (urtebetetzea, urteurrena...) erabil ditzakezu beste bidaiari batzuentzako txartelak erosteko.
  • Beste pertsona batzuentzako txartelak erostean ez duzu kudeaketa-kosturik ordaindu beharko bigarren erosketaz geroztik, bezero gisa erregistratzen zarenetik aurrera.

Gogoratu saioa bezero gisa hasi behar duzula erosketari ekin aurretik.

www.alsa.es/eu

  • Alsa Plus bezeroa bazara, gogoratu saioa hasi behar duzula erosketari ekin baino lehen.
  • Hasi zure txartelaren erosketa «Amaitu erosketa» aukerara iritsi arte. Alsa Plus bezeroa bazara, zure bidaiari-datuak lehenetsita agertuko dira, bidaiatuko duen pertsonarenak sartu beharko dituzu, beraz.
  • Gainera, aski Alsa Plus puntu badituzu, «Ordaindu puntuekin» aukeraren barruan daukazu horiek trukatzeko aukera, txartela ordaintzeko.
  • Aukeratu ordainbidea. Zure bezero-kontuari lotutako sistema erabil dezakezu (lehenetsita agertuko da), edo bidaiariaren ordainketa-datuak adieraz ditzakezu (zordunketa- edo kreditu-txartela, PayPal edo mugikorraren fakturaren konturako ordainketa).

App-a

Alsa Plus gisa identifikatuta bazaude:

  1. Hasi txartela erosten «Zerbitzu gehigarriak» aukerara iritsi arte.
  2. Sakatu «editatu» ikonoa (zure bidaiari-datuen ondoan).
  3. Sakatu «plus» (+) ikonoa beste bidaiari bat gehitzeko, eta adierazi bidaiatuko duen pertsonaren izena, abizenak eta nortasun-agiria; ondoren, sakatu «EGINDA».
  4. Sakatu «JARRAITU», eta «Amaitu erosketa» aukerara igaroko zara. Aski puntu badituzu txartelaren ehuneko batez trukatu ahal izango dituzu.
  5. Sakatu «Ordainbidea», txartela gordetako aukerarekin ordaintzeko, edo sartu ordaintzeko datu berriak.

Alsa Plus ;bezeroa ez bazara:

  1. Hasi txartela erosten eta, «Bidaiariaren datuak» aukerara iritsita, adierazi bidaiatuko duten pertsonen datuak eta sakatu «JARRAITU».
  2. «Amaitu erosketa» atalera iristen zarenean, «Ordainbideak» aukeran, hautatu zein nahi duzun eta sartu ordaintzailearen datuak.

Telefonoa, saltokiak eta autosalmentako makinak

Beste bidaiari batentzako txartela eros dezakezu haren datu pertsonalak badituzu. Bidaiariak deskontu izendunez baliatu nahi badu, onuraduna dela egiaztatzen duen dokumentazioa erakutsi beharko du autobusera igotzean.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)