Txartel baten titularraren izena www.alsa.es/eu webguneetan aldatu, webgunearen orri nagusian:
1. Sartu «Kudeatu zure txartela» erosketa-bilatzailearen azpian.
2. Hautatu aukera hauetako bat zure txartela identifikatzeko:
- Erreserba-zenbakia eta eroslearen NANa.
- Ordainbidea eta erosketa-data.
3. «Aukerak» atalean, sartu «Aldatu titularra» aukeran.
4. Adierazi bidaiari berriaren izena eta abizenak, nortasun-agiria eta helbide elektronikoa.
Txartelaren titularraren izena saltokietan eta 902 422 242 telefono-zenbakiaren bidez ere aldatu ahalko duzu.
Baldintzak
- Titularra ezin izango da aldatu bidaiari jakin bati lotutako tarifa bereziak edo deskontuak dituzten txarteletan (familia ugaria, Defentsa Ministerioko kideak, desgaitasuna...).
- Espainiako ibilbideetan, titularra aldatu ahal izango da, zerbitzua irten baino 2 ordu lehenagora arte.
- Nazioarteko ibilbideetan ezin izango da txartelaren titularra aldatu, ezta nortasun-agiria ere.