Baldin eta, zure txartela erostean, antzematen baduzu kontuan zordunketa bikoitza egin dizutela edo zordunketa egin dizutela txartelik sortu gabe, sistemaren errore baten ondorioz izango da ziur aski. Oso litekeena da erosteko egin zenuen saioren batek erreserba-zenbakia ez sortzea eta, berriz saiatu eta erosketa behar bezala egitean, zordunketa bikoitza egitea.
Horrela gertatuz gero, Alsaren segurtasun-sistemak errorea antzeman ohi du eta zenbatekoa automatikoki itzuli, ordainketa egiteko erabili den txartel finantzariora edo PayPal kontura. Horren berri ematen dizun mezu elektronikoa jasoko duzu.
Baliteke segurtasun-sistemak arazoak edukitzea itzulketa egiteko orduan. Hala bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu, transakzioan errorea gertatu dela jakinarazteko, eta arazoa konpontzeko zer egin behar duzun azalduko zaizu.
Bigarren egoera horretan, jar zaitez harremanetan gure bezero-arretarako zerbitzuarekin, +34 919 914 030 telefono-zenbakia erabiliz edo webguneko harremanetarako atalaren bidez, eta eduki eskura honako informazio hau:
Ordainketa txartelaz egin bada:
- Erosketan erabilitako txartelaren lehen 6 eta azken 4 digituak.
- Erosketa-data (ez bidaiarena).
- Erosketaren zenbateko zehatza.
PayPal bidez ordaindu baduzu:
- Zure PayPal kontuari lotutako helbide elektronikoa.
- Erosketa-data (ez bidaiarena).
- Erosketaren zenbateko zehatza.
- Edo, besterik gabe, transakzioaren IDa adieraziz.