Baldin eta umea 12 urtetik beherakoa bada eta heldu batekin bidaiatzen badu, ez da beharrezkoa nortasun-agiririk ematea txartela erosteko orduan.
Umeak bakarrik bidaiatzen badu, heldu arduradunak adingabeak laguntzailerik gabe bidaiatzeko baimen-agiria. Hala bada, ez duzu adingabearen dokumentua eman behar erosketa egitean, baina autobusean sartzeko orduan, laguntzen dion helduak umearen nortasuna adierazteko agiriren bat erakutsi behar dio gidariari (nortasun-agiria, pasaportea, familia-liburua...).
Gogoan izan, nazioarteko bidaietan, 16 urtetik beherakoek ezin dutela bakarrik bidaiatu; heldu arduradun batez lagunduta ez badaude ezingo dira autobusera igo, beraz.