Txartela webgunearen bidez erosten baduzu, txartela ikusteko aukera hauek daude:
- Erosketa berresteko mezu elektronikoa.
- Erosketa berresteko SMSa, bidaiaren datuak jasota dituena (erosteko prozesuan eskatu behar da).
- Alsa Plus bezeroa bazara, zure eremu pribatuan hurrengo bidaiak eta txartela –PDF formatuan– ikusi ahal izango dituzu.
Zure txartela app-a erabiliz erosten baduzu:
- Erosketa berresteko mezu elektronikoa.
- Bidaiaren datuak jasota dituen berresteko SMSan (erosteko prozesuan eskatu behar da).
- App-aren «Nire bidaiak» atalean zure txartelak ikusi ahal izango dituzu.
- Zure Passbook-ean deskargatuz.
Zure txartela informazio eta salmentarako telefono-zenbakiaren bidez erosten baduzu:
- Erosketa berresteko mezu elektronikoarekin (zure helbide elektronikoa jakinaraziz gero).