Gure autobus-flotaren ekipamendua
Gure autobusetan ekipamendu eta ezaugarri berritzaileak sartzen ditugu etengabe, erabiltzaile guztien irisgarritasun unibertsala bermatzeko asmoz.
Oro har, hiri barruko eta hiriarteko zerbitzuetako gure autobusek honako ezaugarri hauek izaten dituzte:
Hiri barruko gure autobus ia guztiek zorua erabat beheratuta dute (low entry), bidaiari guztiek sartzeko eta barruan mugitzeko zailtasunik izan ez dezaten.
Irisgarritasun-homologazioari dagozkion kanpoko seinaleak.
Igotzeko arrapala/plataforma eskatzeko kanpoko sakagailua.
Gure autobusek gurpil-aulkiak igotzeko arrapala/plataforma elektriko bat izaten dute eta, oro har, erdiko atean egoten da, gurpil-aulkian/eskuterrean doazen bidaiariak autobusera igo daitezen.
Arrapala/plataforma automatikoa martxan jartzeko, autobusak geldirik eta esku-frenoak aktibatuta egon behar du.
Nolanahi ere, zabaltzeko eta biltzeko mugimenduekin batera argiak eta soinuak ere aktibatzen dira, ohartarazteko, bai barruan, bai kanpoan. Ezin da arrapala/plataforma erabiltzen hasi guztiz zabalduta ez badago, hau da, soinu eta argi keinukariak itzaltzen diren arte.
Hiri barruko autobusetan, igotzen laguntzeko gailua arrapala horizontal bat da; arrapalaren segurtasunerako gailuak oztoporen bat hautematen duenean, arrapalaren mugimendu oro eragozten du. Gainera, matxurarik izanez gero, gure arrapala gehienak erraz zabaldu eta bildu daitezke eskuz, sarbidea bermatze aldera.
Hiri barruko autobusen kasuan, modeloaren arabera, goian deskribatutakoaren antzeko arrapala bat izango dute, edo hiriarteko autobusen antzeko plataforma jasotzaile bat.
Bigarren kasu horretan, jasotzaileak % 100 automatikoak dira, eta babes elektrikoko mekanismoa, alboko babes-barrak eta tapa tolesgarriak dituzte aurrean eta atzean, autobusera igotzean erorikorik izan ez dadin.
Hemen dituzu onartutako gurpil-aulki eta eskuterren gutxieneko ezaugarriak.
Bidaia beren gurpil-aulkian edo eskuterrean eserita egingo duten pertsonentzako espazioa, eserlekurik gabe, erdiko ate inguruan, hor egoten baita normalean gora igotzeko arrapala/plataforma.
Espazio honetan gurpil-aulkian doazen bidaiariek lehentasunez erabiltzeko dela adierazten duten seinaleak egoten dira, segurtasun-uhala, eta erdi-eserita jartzeko taula ere bai.
Bidaiariak martxaren kontrako noranzkoan bidaiatu beharko du, taula hori eta uhala erabilita.
Geldialdia eskatzeko sakagailu bereziak plaza horietan doazen bidaiarientzat.
Plaza horiek, ahal dela, autobuseko ateen eta GAMUP espazioaren inguruan egoten dira mugikortasun urria edo desgaitasuna duten erabiltzaileak errazago sar daitezen.
Tapizeriaren kolorearen eta piktograma bereizgarrien bitartez identifikatzen dira, eta tarte handiagoa dute irisgarritasuna errazteko eta, behar izanez gero, baita laguntza-txakurra sartzeko ere.
Geldialdia eskatzeko sakagailu bereziak plaza horietan doazen bidaiarientzat.
Material irristagaitzez egindako barra eta helduleku ugari kontrasteko kolorean, autobusera igotzea, barruan ibiltzea eta autobusetik jaistea errazagoa izan dadin.
Sartzeko eskailera, bagajea uzteko erretilu eta eserleku guztietan eta ateratzeko ateen barruko aldean aurkituko dituzu.
Ikusmen urriko pertsonei sarrerako atetik haientzat gordetako plazetara eta txartelak baliozkotzeko makinetara iristen laguntzeko, gure autobusetan kokapena adierazten duten argiak eta soinuak egoten dira:
- Sarrerako atea markatzen duen plafoia, matraka/bozgorailu eta guzti, sarrerako atea non dagoen adierazten duten argi-distira keinukariak egiten dituena, baita soinuak ere, osagarri.
- Abisu-argiak aurreko atean eta txartelak saltzeko eta baliozkotzeko makinen azpian.
- Bestalde, barretan zorro antzekoak egoten dira, mugikortasun urriko bidaiarientzat (MUP) gorde behar diren eserlekuak non kokatzen diren markatzeko.
Erraz ulertzeko moduko piktograma estandarizatuak ibilgailuaren elementuetan sakabanatuta, eta Braille seinaleak osagarri.
Sabaian egoten da, gidariaren atzean edo autobusaren erdialdean, edo bi tokietan; kristal opakoa duen zeharkako kartel bat da, 'GELDIALDIA ESKATU DA' eta 'ARRAPALA ESKATU DA' adierazpenak dituena, eta bidaiari batek bata edo bestea eskatzen duenean soinu bat aktibatzeaz gain, gidariaren aginte-taulan ere pizten da adierazgailua.
Azken belaunaldiko zoru irristagaitza –lurra bustita nahiz lehorra egon–, islarik sortzen ez duten material irristagaitzez egindakoa.
Autobus barruko edo autobusean sartzeko eskailera-mailen ertzak kontrasteko kolorekoak dira; eskuarki, horiak edo material islatzailekoak.
Harrapatuta ez geratzeko sistema sarrerako ateetan; oztoporen bat aurkituz gero irekitzeko/ixteko prozesua alderantzikatzen du.
Martxa blokeatzeko sistema; ibilgailuari mugitzea eragozten dio ateren bat irekita edo igotzeko arrapala/plataforma zabalduta baldin badago.
Albo batetik belaunikatzeko sistema (kneeling): ibilgailuaren eskuineko alboaren altuera murrizten du, desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten bidaiariak errazago sar daitezen.
Autobusek ustiapenerako laguntza-sistemak dituzte, eta megafonia bitartez informazioa ematen dute, baita autobusaren kanpoaldeko informazio bisuala ere, geltokiak, zerbitzua eta helmuga zehaztuta.
Gainera, zenbait zerbitzutan indukzio magnetikoko begiztak izaten dira, zerbitzuari buruzko mezuak beren inplante edo audifonoetan entzun ahal izan ditzaten bidaiariek.