Aldaketak eta ezeztatzeak
Desgaitasuna duten bidaiarien txartelak aldatzeko eta ezeztatzeko Alsaren baldintza orokorrak aplikatzen dira.
Dena den, GAMUP bidaiariei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak bereziak direnez, har itzazu kontuan alderdi hauek:
- Zerbitzu berri batean egin nahi baduzu aldaketa irteera-egunetik 36 ordutik gorako aurrerapenarekin (edo 24 orduko aurrerapenarekin, zenbait ibilbidetan), litekeena da zure bidaia antolatzeko behar diren plazak beste bidaiari batzuek erosiak izatea. Beraz, beste aukera bat hautatu beharko duzu aurrerapen handiagoarekin.
- Doako laguntzaile bat izanez gero, lehenik eta behin laguntzailearen txartela aldatu/ezeztatu behar da, gurpil-aulkian doan bidaiariaren txartelarekin lotuta baitago.
- Lehendik dagoen erreserba bati transferentzia-plaza edo laguntzailearen doako txartela gehitu nahi badiozu, aurrez aurre tramitatu beharko duzu gure leihatiletan edo arreta emateko telefono-zenbakiaren bitartez. Aldaketa hori berme guztiekin egin ahal izango duzu zerbitzuaren eguna baino, gehienez, 36 ordu lehenago; denbora hori igarota, ezin izango dugu erreserba bermatu.
- Azkenik, gure operazioetako langileek zer behar duzun baieztatzeko deitzen dizutenean konturatzen bazarete erreserba ez datorrela zure beharrekin guztiz bat, doan aldatuko dugu, berme guztiekin bidaiatu ahal izan dezazun.