Gurpil-aulkian dauden mugikortasun urriko pertsonentzako plazak (GAMUP)

Oro har, Alsaren ibilbide luzeko eta eskualdeko gure zerbitzuak irisgarriak dira GAMUPentzat, betiere erreserba 36 ordutik gorako aurrerapenarekin egiten bada, indarrean dagoen legediaren arabera. Zenbait kasutan, erreserba egiteko aurrerapen hori 24 ordukoa izaten da.

Hala ere, abiapuntuko edo helmugako geltokien azpiegituretan (Alsa ez den beste erakunderen baten ardurapekoak) dauden mugak direla eta, zenbait ibilbidetan ezin diegu zerbitzu irisgarririk eskaini GAMUPei. Espazio horiek lehenbailehen egokitzeko konpromisoa hartzen dugu, guztiontzako irisgarriak diren zerbitzuak eskaini ahal izateko.

Zuzenean egin dezakezu plazaren erreserba gure webgunean, leihatiletan eta telefono bidezko arreta-zerbitzuan gurpil-aulkirako, transferentziarako eta laguntzailearentzat, ikur berezi batekin markatutako zerbitzuetan. Gure abiapuntu-helmuga nagusietan zerbitzu 1, gutxienez, aurki dezakezu honela identifikatuta:

Nolanahi ere, ikur hori ez duen ordu batean bidaiatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure leihatilako langileekin edo bezeroari arreta emateko telefonoarekin (900 814 114), eta eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ahalegin guztiak egingo dituzte edo, bestela, zure beharrei erantzungo dien beste aukera bat eskainiko dizute.