Igotzea, jaistea eta atseden hartzeko geldialdiak
Desgaitasunen bat baldin baduzu, gidariak:
- Bagajea maletategian sartzen lagunduko dizu.
- Zure objektu pertsonalak objektuak uzteko erretiluetan jartzen lagunduko dizu.
Mugitzen laguntzeko elementuak igo ditzakezu zurekin autobusera, hala nola makilak edo makuluak, baldin eta gainerako bidaiariei trabarik ez egiteko moduan edo haien segurtasuna arriskuan jarri gabe kokatzen badituzu.
Zure gurpil-aulkiarekin GAMUP espazioan bidaiatzeko txartela erreserbatu baduzu, gidariak:
- Zure aulkiak autobusera igotzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuko du.
- Autobusera igotzen/autobusetik jaisten lagunduko dizu, plataforma jasotzailea erabilita.
- Gurpil-aulkia autobuseko lurrean ainguratuko/lurretik desainguratuko du.
- Autobuseko eserleku batera transferentzia egin behar baduzu, bidaiariaren eta Alsako langileen segurtasunagatik, transferentzia zeure kabuz egin behar duzu, edo zure laguntzaileak lagunduta.
Zure gurpil-aulkia maletategian gordeta bidaiatzeko txartela erreserbatu baduzu, gidariak:
- Zure aulkiak maletategian gordetzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuko du.
- Zure aulkia maletategian gorde eta bermatuko du.
- Bidaiariaren eta Alsako langileen segurtasunagatik, zeure kabuz igo behar duzu autobusera, edo zure laguntzaileak lagunduta.
Atseden hartzeko geldialdian autobusetik jaitsi nahi baduzu, gidariak:
- Zu eta zure gurpil-aulkia autobusetik jaisteko eta autobusera igotzeko erraztasunak emango dizkizu.
- Autobusera garaiz itzuli behar duzula ohartaraziko dizu, atzerapenik izan ez dadin.