Gurpil-aulkian doazen mugikortasun urriko pertsonentzat (GAMUP), transferentziarako eta laguntzailearentzat txartelak erosteko prozesua
Oro har, Alsaren ibilbide luzeko eta eskualdeko gure zerbitzuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen bidaiarientzat, betiere erreserba 36 ordutik gorako aurrerapenarekin egiten bada, indarrean dagoen legediaren arabera. Zenbait kasutan, erreserba egiteko aurrerapen hori 24 ordukoa izaten da.
Zuzenean egin dezakezu plazaren erreserba gure webgunean, leihatiletan eta telefono bidezko arreta-zerbitzuan gurpil-aulkirako, transferentziarako eta laguntzailearentzat, ikur berezi batekin markatutako zerbitzuetan. Gure abiapuntu-helmuga nagusietan zerbitzu 1, gutxienez, aurki dezakezu honela identifikatuta:
Nolanahi ere, ikur hori ez duen ordu batean bidaiatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure leihatilako langileekin edo bezeroari arreta emateko telefonoarekin (900 814 114), eta eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ahalegin guztiak egingo dituzte edo, bestela, zure beharrei erantzungo dien beste aukera bat eskainiko dizute.
Jarraian, gure kanaletan erreserba nola egin azalduko dizugu, zehatz-mehatz:
Erosketa-prozesua berriz diseinatu dugu Alsan, gehienez ere 3 galderari erantzunez gurekin bidaiatzeko behar dugun guzti-guztia identifikatu ahal izateko.
Lehenik eta behin, aukeratu abiapuntua-helmuga eta bidaia egin nahi duzun eguna, eta sakatu BILATU.
Ordutegia hautatzeko pantailan, aukeratu gurpil-aulkiaren ikurra duena:
JARRAITU botoiari eman aurretik, aktibatu galdera honen ondoan dagoen botoia: “Bidaiatu behar al du inork gurpil-aulkian?”
Une horretan, beste leiho bat irekiko da, eta 3 galdera agertuko zaizkizu, hainbat datu jakiteko:
1. Gurpil-aulkia GAMUP espazioan edo maletategian eraman behar duzun. Hartara, ibilgailua behar duzun espazioaren arabera egokituko dugu, eta hobekien datorkizun eserlekua edo espazioa gordeko dizugu.
Kasu horretan, zure gurpil-aulkia gure ibilgailuetan sartzeko baldintzak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da.
Zure aulkiak ez badu autobus barruan bidaiatzeko baldintzaren bat betetzen, maletategian joan beharko du.
2. Eserleku arrunt batera transferitu nahi duzun. Hartara, GAMUP espaziotik hurbilen dagoen eserlekua gorde ahal izango dizugu, kostu gehigarririk gabe.
Ibilgailuen muga teknikoak direla eta, eserleku hori korridorearen beste aldean egoten da, GAMUP espaziotik gertuen dagoen tokian.
Adi:
- Bidaiariaren eta Alsako langileen segurtasunagatik, transferentzia bidaiariak egin behar du, bere kabuz, edo bere laguntzaileak lagunduta.
- Eserlekuraino dagoen tartea eta korridoretik eserlekuak dauden tokira dagoen altuera tartea handiagoa edo txikiagoa izango da, ibilgailuaren modeloaren arabera. Hemen duzu informazio gehiago.
3. Laguntzaile bat behar duzun gurpil-aulkitik transferitzen edo autobusera igotzen laguntzeko, gurpil-aulkia maletategian utzi nahi baduzu. Kasu horretan, Alsak beste txartel bat eskaintzen dizu, doan, prozesu horretan lagunduko dizun pertsona zurekin joan dadin.
Zure laguntzaileari transferentziaren ondoko eserlekua esleituko zaio. Segurtasuna dela eta, laguntzaile horrek zurekin bidaiatu behar du, tarteko geldialdietan laguntza behar baduzu ere, edo zerbitzuan ezustekoren bat sortuz gero ere.
Jarraian, web-formularioan zer erantzun bete behar dituzun adieraziko dizkizugu, zure egoera bereziaren arabera:
Zure gurpil-aulkiarekin GAMUP espazioan bidaiatu behar baduzu eta ez baduzu transferitu nahi:
Gogoan izan:
- Zure gurpil-aulkiak bidaiarien lekura sartzeko baldintzak bete behar ditu: neurriak, pisua eta ISO 7176 araua.
- Adierazi, mesedez, telefono-zenbaki bat, zerbitzua baieztatu ahal izateko. Gure operazioen lantaldeko kide batek deituko dizu zer behar duzun baieztatzeko eta zerbitzua horren arabera egokitzeko.
Zure gurpil-aulkiarekin GAMUP espazioan bidaiatu behar baduzu eta transferitu nahi baduzu, baina ez baduzu laguntzailerik behar horretan laguntzeko:
- Zure gurpil-aulkiak bidaiarien lekura sartzeko baldintzak bete behar ditu: neurriak, pisua eta ISO 7176 araua.
- Transferentzia-eserlekura zeure kabuz transferitzeko gai izan behar duzu; eserleku hori korridorearen beste aldean egoten da. Transferentzia-plaza hori doan da. Hemen duzu informazio gehiago.
- Adierazi, mesedez, telefono-zenbaki bat, zerbitzua baieztatu ahal izateko. Gure operazioen lantaldeko kide batek deituko dizu zer behar duzun baieztatzeko eta zerbitzua horren arabera egokitzeko.
Zure gurpil-aulkiarekin autobus barruan bidaiatu behar baduzu eta transferitu nahi baduzu, eta laguntzaile bat behar baduzu horretan laguntzeko:
Gogoan izan:
- Zure gurpil-aulkiak bidaiarien lekura sartzeko baldintzak bete behar ditu: neurriak, pisua eta ISO 7176 araua.
- Transferentzia-eserlekura laguntzaileak lagunduta transferitzeko gai izan behar duzu; eserleku hori korridorearen beste aldean egoten da. Transferentzia-plaza hori doan da. Hemen duzu informazio gehiago.
- Adierazi, mesedez, telefono-zenbaki bat, zerbitzua baieztatu ahal izateko. Gure operazioen lantaldeko kide batek deituko dizu zer behar duzun baieztatzeko eta zerbitzua horren arabera egokitzeko.
Zure gurpil-aulkia maletategian sartuta bidaiatu behar baduzu, eta ez baduzu laguntzarik behar autobusera igotzeko.
Gogoan izan:
- Zure gurpil-aulkiak maletategian sartzeko baldintzak bete behar ditu: neurriak eta pisua.
- Zure eserlekura zeure kabuz iristeko gai izan behar duzu; eserleku hori autobusaren aurrealdean egongo da.
- Adierazi, mesedez, telefono-zenbaki bat, zerbitzua baieztatu ahal izateko. Gure operazioen lantaldeko kide batek deituko dizu zer behar duzun baieztatzeko eta zerbitzua horren arabera egokitzeko.
Zure gurpil-aulkia maletategian sartuta bidaiatu behar baduzu, eta autobusera igotzeko laguntza behar baduzu.
Gogoan izan:
- Zure gurpil-aulkiak maletategian sartzeko baldintzak bete behar ditu: neurriak eta pisua.
- Zure eserlekura laguntzaileak lagunduta iristeko gai izan behar duzu; eserleku hori autobusaren aurrealdean egongo da.
- Laguntzaileak % 100eko deskontuarekin bidaiatuko du, zure plazatik gertuen dagoen tokian (zerbitzuaren okupazio-mailaren arabera).
- Adierazi, mesedez, telefono-zenbaki bat, zerbitzua baieztatu ahal izateko. Gure operazioen lantaldeko kide batek deituko dizu zer behar duzun baieztatzeko eta zerbitzua horren arabera egokitzeko.
Zerbitzu horiek ez badiete zure beharrei erantzuten, salmenta-agentea gure operazioetako langileekin jarriko da harremanetan, eskatu duzun zerbitzua emateko edo, bestela, beste aukera bat eskaintzeko. Kasu horretan, bidaia egin nahi duzun egunarekiko zenbat eta aurrerapen handienarekin eskatu erreserba, orduan eta bidaia-aukera gehiago eskainiko dizkizugu.
Eskaera motaren arabera, baliteke salmenta eten behar izatea eta beste une batean berrabiarazi behar izatea. Gu geu jarriko gara zurekin harremanetan erreserba egiten jarraitzeko, dauden aukera berrien arabera.
Bidaiaren eguna/ordua adostu ostean, gure langileak galdera hauek egingo dizkizu:
1. Gurpil-aulkia GAMUP espazioan edo maletategian eraman behar duzun. Hartara, ibilgailua behar duzun espazioaren arabera egokituko dugu, eta hobekien datorkizun eserlekua edo espazioa gordeko dizugu.
Kasu horretan, zure gurpil-aulkia gure ibilgailuetan sartzeko baldintzak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da.
Zure aulkiak ez badu autobus barruan bidaiatzeko baldintzaren bat betetzen, maletategian joan beharko du.
2. Eserleku arrunt batera transferitu nahi duzun. Hartara, GAMUP espaziotik hurbilen dagoen eserlekua gorde ahal izango dizugu, kostu gehigarririk gabe.
Ibilgailuen muga teknikoak direla eta, eserleku hori korridorearen beste aldean egoten da, GAMUP espaziotik gertuen dagoen tokian.
Adi:
- Bidaiariaren eta Alsako langileen segurtasunagatik, transferentzia bidaiariak egin behar du, bere kabuz, edo bere laguntzaileak lagunduta.
- Eserlekuraino dagoen tartea eta korridoretik eserlekuak dauden tokira dagoen altuera tartea handiagoa edo txikiagoa izango da, ibilgailuaren modeloaren arabera. Hemen duzu informazio gehiago.
3. Laguntzaile bat behar duzun gurpil-aulkitik transferitzen edo autobusera igotzen laguntzeko, gurpil-aulkia maletategian utzi nahi baduzu. Laguntza behar baduzu, Alsak beste txartel bat eskainiko dizu, doan, prozesu horretan lagunduko dizun pertsona zurekin joan dadin.
Zure laguntzaileari transferentziaren ondoko eserlekua esleituko zaio. Segurtasuna dela eta, laguntzaile horrek zurekin bidaiatu behar du, tarteko geldialdietan laguntza behar baduzu ere, edo zerbitzuan ezustekoren bat sortuz gero ere.
Nolanahi ere, EZINBESTEKOA da telefono-zenbaki bat ematea zurekin harremanetan jarri eta erreserba baieztatzeaz gain, bidaian izan ditzakezun beharrak zehazteko. Bestela, ezin izango dugu erreserba baieztatu.
Telefono-zenbaki hori erabiliko dugu, era berean, zerbitzuarekin edo zure erreserbarekin gorabeheraren bat gertatuz gero ere, zuri horren berri emateko.