Zure txartela
Bidaiari guztiek bakoitzaren izenean jaulkitako txartel bat izan behar dute autobusera igotzeko, dela paperean, dela formatu elektronikoan.
Txartel horretan, zerbitzuaren informazio guztia jasotzen da: abiapuntuko geltokia eta abiatzeko eguna/ordua, helmugako geltokia eta iristeko eguna/ordua, esleitutako plaza, bidaiariaren izena eta erreserba-zenbakia, txartelaren zenbakia eta barrura sartzean txartela baliozkotzeko QR kodea.
Gainera, oharrak eremuan, bidaiatzeko gomendioen laburpen bat ez ezik, honako aukera hauek ere agertzen dira, bidaiariak desgaitasunen bat edo lotutako deskonturen bat duela adierazteko:
- Bidaiariak bere gurpil-aulkian eserita bidaiatu behar badu, oro har, 12 zenbakidun eserlekua esleituko zaio.
- Erosketa-prozesuan aukera hau hautatu bada: autobuseko eserleku arrunt batera transferituta bidaiatzea, esleitutako eserlekua 10 zenbakiduna izango dela agertuko da txartelean (gurpil-aulkirako tokia ere gaituta eta erreserbatuta egongo da, bidaia bertan egiteko).
Esleitutako plaza autobuseko lehen ilaretako batean egongo da (erosketa egiteko unean libre daudenen arabera).
GAMUP bidaiariak gurpil-aulkia autobus barruan sartuta edo maletategian gordeta bidaiatzen duen arabera esleituko zaio plaza laguntzaileari:
- Aulkia barrura sartzen badu, GAMUP bidaiaria 10 zenbakidun eserlekura transferituko da eta laguntzailea ondoko eserlekuan eseriko da, 9 zenbakidun plazan.
- Aulkia maletategian gordetzen badu, GAMUP bidaiariak autobuseko lehen ilaretako batean bidaiatuko du (erosketa egiteko unean libre daudenen arabera), eta laguntzailea haren ondoan edo ahalik eta gertuen eseriko da.