Titulo pagina
- Alsa Berrikuntza (I+G+I)
- Prentsa-aretoa
- Gure historia
- Gure jarduerak
- Ingurumena
- Ingurumen, energia eta gidatzeko modu eraginkorrean kudeatzeko politika
- Segurtasuna
- Pertsonak
- Iraunkortasun politika
- Iraunkortasun Txostena
- Erantzukizun korporatiboa
- Retos de Colaboración - Ministerio de Ciencia e Innovación
- Laneko Osasun eta Segurtasun Politika
- Etika eta Compliance
- Estados de información no financiera
- Ziurtagiriak
- Gurpilen gaineko kontuak
Betetze-kultura Alsan
Alsan, arauak betetzeko erakunde kultura dugu ezarrita Arlo guztietan eta horrek Arlo guztiei lotutako kontrolak eraginkorrak izatea bermatzeaz gain, gure Compliance Penalaren Kudeaketa Sistema indartu ere egiten du.
Gure Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemari dagokionez, honako alderdi hauek dira ardatz:
- Arrisku penala dakarten jarduerak identifikatzea.
- Delitua gertatzeko aukerak murriztuko dituzten prozesuak zehaztu eta ezartzeko beharrezkoak diren Protokolo eta Prozedurak ezartzea.
- Compliance Eredua egiaztatzea eta ebaluatzea.
- Auzi, erreklamazio edo ez-betetze ororen berri Alsaren Zuzentasun Kanalaren bitartez emateko betebeharra.
- Aplikatu beharreko legeak eta barne arau eta prozedurak bete beharrari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
Jarraian, gure Compliance Ereduan biltzen diren Politika garrantzitsuenak azalduko ditugu:
Erakundean indarrean dauden eta nahitaez bete beharrekoak diren printzipio, balio eta jokabideak ezartzen dira.
Alsako Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemaren helburu eta oinarriak ezartzen dira, baita rol eta erantzukizunak ere.
Alsaren Zuzentasun Kanala
Alsan gure balioetan sinesten dugu (Bikaintasuna, Segurtasuna, Pertsonak, Komunitatea eta Ingurumena, eta Bezeroa), eta, horiei jarraikiz, arauak zorrotz bete behar ditugu, are gehiago, gure misioa aintzat hartuta, hau da, garraio publiko kolektiboa xede duen aldaketa modalaren aitzindari izatea.
Ehun urte baino gehiago daramatzagu etengabe hobetzeko bilakaeran; beraz, gure ustez, etikarekiko eta gardentasunarekiko konpromisoari atxikita jarraitzen dugu etengabeko bilakaera horretan.
Horregatik guztiagatik, informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko 2/2023 Legea betez, Kanal seguru bat sortu dugu gure langileek eta gure interes taldeek zalantzak aurkeztu ditzaten, kontsultak egin ditzaten eta indarreko legedia edo webgune honetan argitaratutako Alsaren Kode Etikoa urratzen duen jokabide irregular edo legez kanpoko ororen berri eman dezaten.
Hona hemen Alsan ditugun komunikaziorako hiru bideak (kanal guztietan komunikazioak anonimo izan daitezke).
Navex tresna teknologikoaren bitartez.
900 98 1221 telefono-zenbakira deituta
Telefono mugikorrarekin QR kode hau eskaneatuta, webgune honetara bideratzen baitu zuzenean:
Kanal honen bitartez, komunikazioak modu anonimoan zein pertsonalean egin daitezke, konfidentzialtasuna, pribatutasuna eta segurtasuna guztiz bermatuta. Alsako pertsona jakin batzuek baino ez dute komunikazioetarako sarbidea, eta, beraz, tratamendu erabat konfidentziala izan dezakete.
Zuzentasun Kanalaren bitartez, profesionalki edo komertzialki Alsarekin harremana duen edonork ezaguna duen ez-betetze mota ororen berri eman ahal izango du, erraz, azkar eta segurtasunez, betiere etikaren, indarreko legeriaren edo gure Kode Etikoaren aurkako ekintza bidegabeak badira.
EKanal hau ez da kontsulta edo erreklamazio komertzialen kudeaketarekin lotutako alderdiak komunikatzeko bidea. Gai horietarako, Alsak baditu bezeroari arreta emateko beste kanal batzuk.
Bestalde, datuen babesari dagozkion gaietarako, helbide honetara idatzi behar da: dpo@alsa.es. Hemen duzu informazio guztia.
Komunikazioa fede onez egin dela egiaztatu ondoren, emandako informazioa aztertzen hasiko da, eta komunikazioa ikertu edo artxibatuko da, dagokionaren arabera.
Azterketa Sistemaren arduradunak egingo du, Compliance Batzordearekin batera; izan ere, kide horiek autonomia eta independentzia nahikoa baitute egitateak objektibotasuna eta inpartzialtasuna erabat bermatuta ikertzeko.
Halaber, tresnak erabiltzailea eta pasahitza emango dizkio komunikatzaileari, kasuaren egoerari buruzko informazio eguneratua izan dezan.
Errepresaliarik ez dela izango bermatzen da, gure Kode Etikoak ezartzen duenez, eta berariaz debekatzen dira komunikatzaileen aurkako errepresalia egintzak. Horregatik, Alsan, fede oneko informatzaileak errepresaliarik jasan behar ez izatea zaintzen dugu.
Kanal honi buruzko edozein zalantza izanez gero, Barne Informazio Sistemaren Politika kontsulta dezakezue.
Compliance Penalaren Sistema AENOR ziurtagiria (UNE19601)
Alsak badu Compliance Kudeatzeko / Arauak betetzeko Sistema bat, AENORek ziurtatutakoa UNE 19601:2017 arauaren arabera.
Arauak betetzeko sistema hori guztiz ezarrita eta indarrean dago, eta ondorio guztiak aplikatzen dira, konpainiako edozein pertsonak delituren bat egiteko aukera ahalik eta gutxien izan ditzan.
Ziurtagiri horrek eredugarri garela egiaztatzen du, jardunbide etiko egokiei dagokienez eta enpresan delituak prebenitzeko programa bat modu eraginkorrean ezartzeari dagokienez.