Alsaren zaintzapean dagoen ekipajea galdu edo hondatuz gero, komenigarria izango da erreklamazioa helmuga-geltokira iritsi eta berehala egitea, txartela eta fakturazio-frogagiria aurkeztuta, halakorik balego. Kalte-ordaina indarreko araudian ezarritako mugen arabera egingo da. Objektu galduei dagokienez, 91 020 7007 telefono-zenbakira ere jo dezakezu, eta erreklamazio-formularioa daukazu hemen: www.alsa.es.
Garraiolaria ez da izango bere zaintzapean utzi ez diren eskuko fardelek edo antzeko beste objektu batzuek jasandako galeren, kalteen eta narriaduren erantzulea.
Okerreko ekipajea hartu dut... nola berreskuratuko dut nirea?
Autobusetik jaitsita okerreko maleta bat eraman baduzu, honela jokatu behar duzu:
- Utzi eraman zenuen maleta helmuga-geltokiko Alsa saltokian.
- Zure ekipajea berreskuratzeko, erreklamazioa jarri beharko duzu saltokian, zure txartela aurkeztuta, eta bete webguneko HARREMANETAN JARTZEKO atalean aurkituko duzun erreklamazio-formularioa, edo deitu (+34) 91 020 7007 telefono-zenbakira.