Txartela ezeztatzea –eta horren zenbatekoaren itzulketa, hortaz– zure banku-erakundeak ezarritako epeen buruan egingo da. Alsaren sistemak zenbatekoa berehala itzultzeko agintzen du; txartela ezeztatzen den unean bertan, alegia.
Banku-erakunde batzuek zenbait egun behar dituzte itzulketa zure txartel finantzarioari lotutako kontuan islatzeko (baita 20 egun ere zenbaitetan). Nolanahi ere, uste baduzu denbora gehiegi igaro dela eta itzulketa ez dela gauzatu edo erroren bat gertatu bada txartela ezeztatzeko orduan, jarri harremanetan gurekin gorabeheretarako +34 91 020 7007 telefono-zenbakira deituz.
Ordainketa PayPal bidez egin bazenuen, txartelaren zenbatekoa berehala itzuliko da zure PayPal kontura, baina denbora gehiago beharko da zure banku-kontuan islatu dadin. Epea luzeegia dela uste baduzu, aholkatzen dizugu PayPalekin harremanetan jartzea edo zure kontuaren baldintzak begiratzea.
Gogoratu itzulketarako aukera erositako txartelaren baldintza berezien araberakoa izango dela, bai eta enpresaren ezeztatze-politikaren araberakoa ere.