Gurpil-aulkian dauden mugikortasun urriko pertsonentzako plazak (GAMUP)
Oro har, Alsaren hiriko eta hiriarteko gure zerbitzuak irisgarriak dira GAMUPentzat. Plaza hori EZ da aurretiaz erreserbatu behar, eta ez dakar kostu gehigarririk bidaiariarentzat.
Autobusera igotzeko, erdiko atera jo behar duzu, hor baitago gora igotzeko arrapala/plataforma. Ate horrek sakagailu bat izaten du irekitzeko eskatzeko, gidariak jakin dezan aulkiarekin sartzeko asmoa duzula.
Gidariak igotzeko arrapala/plataforma automatikoa aktibatuko du, eta zabaltzeko maniobra amaitzen denean (argi eta soinu keinukariak itzaltzen direnean), autobusera igotzeko erabili ahal izango duzu.
Autobus barruan zaudela, GAMUP espazioan kokatu behar duzu zure gurpil-aulkiarekin. Autobus modeloaren arabera:
Plataforma jasotzailearen bitartez igotzeko/jaisteko gai izan behar du, eta ainguratuta bidaiatzeko homologatuta egon:
- Horregatik, gehienez ere neurri hauek izan ditzake: 120 cm luze x 70 cm zabal; eta gehieneko pisua ez da izango, pertsona kontuan hartuta, 300 kg baino handiagoa.
- Gainera, ainguratuta bidaiatu ahal izateko ISO 7176-19 estandarra bete behar du, eta hori egiaztatzen duen eranskailua edo agiria ikusteko moduan izan.
ISO 7176-19 araua BETETZEN DUEN aulki baten eranskailuaren adibidea
ISO arau hori EZ DUELA betetzen adierazten duen eranskailuaren adibidea
Gainera, gidariak zure gurpil-aulkia ainguratuko du eta segurtasun-uhala ipiniko dizu. Hona hemen autobusera igotzeko prozesuaren xehetasun gehiago.
Arrapalatik igotzeko/jaisteko gai izan behar du:
- Horregatik, gehienez ere neurri hauek izan ditzake: 120 cm luze x 70 cm zabal; eta gehieneko pisua ez da izango, pertsona kontuan hartuta, 300 kg baino handiagoa.
- Zure aulkia edo eskuterra martxaren kontrako noranzkoan kokatuko duzu, gaitutako bizkarraldearen gainean bermatuta, eta bidaiariaren uhala lotuta (plazak halakorik izanez gero). Hemen dituzu igotzeko eta jaisteko xehetasun gehiago.