Mugikortasun-elementuak autobusera igotzea eta garraiatzea
Zerbitzua erabiltzeko asmoa duzula jakinarazi behar diozu gidariari; hori egindakoan, eta autobusa erabat geldirik dagoela, esaiozu inolako laguntzarik behar ote duzun igotzeko.
Oro har, gidariek ezin dute gidariaren postutik atera, baina autobusak dituen baliabide tekniko guztiak aktibatu ahal izango ditu, zu errazago sar zaitezen:
- Autobusean sartzeko zailtasunen bat baldin baduzu, ibilgailua beheratuko du, edo arrapala/plataforma ere aktibatuko du, gurpil-aulkia igotzeko.
- Plaza bereziei buruzko argibideak emango dizkizu, eta zure helmugako geltokiari buruzko informazioa ere bai, zuk nahi izanez gero.
- Mugikortasuneko elementu osagarri guztiak autobusean behar bezala kokatuta egon daitezen zainduko du, gainerako bidaiariei trabarik ez egiteko moduan edo haien segurtasuna arriskuan jarri gabe bidaian.
Gurpil-aulkian doazen bidaiarien kasuan, autobusera igotzeko erdiko atera jo beharko dute, hor baitago gora igotzeko arrapala/plataforma. Ate horrek sakagailu bat izaten du arrapala/plataforma eskatzeko, gidariak jakin dezan aulkian sartzeko asmoa duzula.
Gidariak igotzeko arrapala/plataforma automatikoa aktibatuko du, eta zabaltzeko maniobra amaitzen denean (argi eta soinu keinukariak itzaltzen direnean), autobusera igotzeko erabili ahal izango duzu.
Gure autobus askotan, gainera, eskuz eragiteko arrapalak ditugu, segurtasun-elementu osagarri gisa, arrapala automatikoak huts eginez gero sartzeko arazorik izan ez dezazun. Ibilgailuaren barruan zaudela, zoaz GAMUP espaziora eta bermatu zure gurpil-aulkia, behar bezala. Hemen duzu prozesu horri buruzko informazio gehiago.
Autobusetik jaisteko, zure geltokira iritsi aurretik behar besteko aurrerapenarekin jakinarazi gidariari, arrapala/plataforma eskatzeko sakagailua sakatuta, eta itxaron gailua erabat zabaldu arte jaisten hasteko.
Gainera, mugitzen laguntzeko beste elementu gehigarri batzuk edo bestelako bagajerik baldin badaramazu, kokatu itzazu, ahal dela, gainerako bidaiariei trabarik ez egiteko moduan edo haien segurtasuna arriskuan jarri gabe. Behar izanez gero, gidariak adieraziko dizu nola kokatu.
Kasu guztietan, mugitzen laguntzeko elementu horiei buruzko tokiko/udalerriko/autonomia-erkidegoko ordenantza edo arauak betetzeari emango zaio lehentasuna. Kontsultatu zerbitzua aplikatzeari buruzko araudi berezia, bidaia egin aurretik.
Segurtasunagatik, 16 urtetik gorako laguntzaile batekin bidaiatu behar duzu, oro har, honako hauetarako laguntza behar baduzu:
- Komunikatzeko edo autobuseko langileek emandako segurtasun-jarraibideak ulertzeko.
- Gurpil-aulki/eskuter batetik eserleku batera transferitzeko.
- Eskaileretatik igotzeko edo jaisteko.
Nolanahi ere, laguntzaileak dagokion txartela izan beharko du, eta ibilbide osoan egon beharko du laguntza behar duen bidaiariarekin.