Gurpil-aulkian doazen bidaiarien (GAMUP) bidaia prestatzea
Hiri barruko/hiriarteko bidaia batean, ez denez aurretiaz erreserbarik egin behar, ez da beharrezkoa bidaiaria lehenago joatea zerbitzuaren abiapuntuko geltokira.
Gogoan izan gidariari jakinarazi behar diozula autobusera igo nahi duzula.
Oro har, bidaia bat GAMUPentzat irisgarria izan dadin honako elementu hauek izan behar ditu:
- Autobus irisgarria, gurpil-aulkian doan bidaiaria autobusera igotzeko arrapala/plataforma jasotzailea duena. Hiri barruko eta hiriarteko zerbitzuetan erabiltzen ditugun autobusetan GAMUP espazioak gaituta egoten dira beti, eta noiz edo noiz beste bidaiari batzuek (adibidez, oinez ibiltzen diren bidaiariek) erabil baditzakete ere, gurpil-aulkian dauden pertsonek lehentasunez erabiltzeko espazioak dira.
Zerbitzu eta ibilgailu motaren arabera, gurpil-aulkirako espazioaren kokapena aldatu egin daiteke. Horrek zera esan nahi du, gurpil-aulkian doan pertsonak martxaren noranzkoan (eta, beraz, autobuseko lurrera ainguratuta) edo martxaren kontrako noranzkoan (eta, kasu horretan, erdi-eserita egoteko taularen eta uhal osagarriaren bitartez bermatuta) egin ahal izango duela bidaia.
Hemen duzu zure gurpil-aulkiak espazioan bidaiatzeko bete behar dituen baldintzei buruzko informazio gehiago. - Gidariak prozedura eta jarraibide zehatzak ditu bidaiaren fase guztietarako eta zerbitzu nahiz ibilgailu mota guztietarako.
- Geltoki/nasa irisgarria. Autobusera igotzeko plataforma erabili ahal izateko, geltokiko geralekuak edo nasak gutxieneko neurri jakin batzuk izan behar ditu.
Beraz, zenbait geltoki edo geralekuren muga fisikoak direla eta (horien kudeaketa beste erakunde batzuen erantzukizuna da, ez Alsarena), zenbait puntutan agian ezin izango dizugu zerbitzu irisgarria eskaini. Erakunde horiek espazio horiek lehenbailehen egunera ditzaten lortzeko lanean ari gara, guztiontzat egokiak izan daitezen.
Zure aldetik, ziurtatu behar duzu zure gurpil-aulkiak betetzen dituela autobusera igo eta GAMUP espazioan bidaiatzeko mugak. Kontsultatu betetzen ote dituen.
Zure ustez guk jakin beharreko beste beharren bat edo beste inguruabarren bat baldin baduzu, mesedez, jakinarazi gure langileei autobusera igotzean.