Mugikortasun Urriko bidaiarientzako plazak (MUP)
Hiri barruko eta hiriarteko zerbitzuetan erabiltzen ditugun ibilgailuetan eserleku eta espazio bereziak daude mugikortasun urriko bidaiarientzat, adinekoentzat eta desgaitasuna dutenentzat, inolako kostu gehigarririk gabe.
Plaza horiek, ahal dela, autobuseko ateen eta GAMUP espazioaren inguruan egoten dira mugikortasun urria edo desgaitasuna duten erabiltzaileak errazago sar daitezen.
Gainera, gure autobusetan ikusmenaren eta entzumenaren bitartez gidatzeko sistema bat ere izaten da, plaza horietara errazago iritsi ahal izateko.