Gurpil-aulkian doazen bidaiarien (GAMUP) bidaia prestatzea
Txartela erosten amaitzen duzun bezain laster, gure salmenta-sistemak alerta automatikoa igorriko die inplikatutako sail guztiei, zerbitzua zure beharren arabera antola dezaten.
Antolaketa-lan horietan sartzen dira, besteak beste, honako elementu hauek:
- Autobus irisgarria, gurpil-aulkian doan bidaiaria autobusera igotzeko plataforma jasotzailea duena. Aldez aurretik, gurpil-aulkia kokatuko den espazioa egokitzeko kendu beharreko eserlekuak kenduko ditugu; gurpil-aulkia autobuseko lurrari ainguratuta joango da.
Hemen duzu zure gurpil-aulkiak GAMUP espazioan bidaiatzeko bete behar dituen baldintzei buruzko informazio guztia. - Gidariak aldez aurretik izango du zure erreserbaren berri, autobusera igotzeko erraztasun guztiak behar besteko aurrerapenaz izan ditzan prest. Prozedura eta jarraibide zehatzak ditugu bidaiaren fase guztietarako eta zerbitzu nahiz ibilgailu mota guztietarako.
- Geltoki/nasa irisgarria Autobusera igotzeko plataforma erabili ahal izateko, geltokiko geralekuak edo nasak gutxieneko neurri jakin batzuk izan behar ditu; hartara, zure zerbitzua geltoki egokietan hasi eta amaitzen dela ziurtatuko dugu.
Zenbait geltoki edo geralekuren muga fisikoak direla eta (horien kudeaketa beste erakunde batzuen erantzukizuna da, ez Alsarena), helmuga batzuetan ezin izango dizugu zerbitzu irisgarria eskaini. Erakunde horiek espazio horiek lehenbailehen egunera ditzaten lortzeko lanean ari gara, guztiontzat egokiak izan daitezen. - Mugitzen laguntzeko elementuak maletategian sartzeko arrapala osagarria. Elementu horiek errazago sartu/atera ahal izateko, gure instalazio nagusietan arrapala tolesgarri osagarriak ditugu, eta txartela erosten den une berean automatikoki erreserbatzen dira arrapala horiek.
Gainera, gure autobus irisgarrien flotan ainguralekuen eta euskailuen sistema gehigarri bat instalatu dugu, mugikortasun-elementu horiek sotoko espazio berezi batean finkatzeko.
Hemen duzu zure gurpil-aulkiak maletategian bidaiatzeko bete behar dituen baldintzei buruzko informazio gehiago.
Oharra: gidariak aulkia nola dabilen galdetuko dizu, maletategian behar bezala gorde ahal izateko.
GARRANTZITSUA: antolatzen ari garen zerbitzua zure beharrekin bat datorrela ziurtatzeko, zurekin harremanetan jarriko gara telefonoz bidaia baino lehenago, behar besteko aurrerapenaz.
Beraz, EZINBESTEKOA da telefono-zenbaki bat ematea zurekin harremanetan jarri eta erreserba baieztatu ahal izateko. Bestela, ezin izango dugu erreserba baieztatu.
Telefono-zenbaki hori erabiliko dugu, era berean, zerbitzuarekin edo zure erreserbarekin gorabeheraren bat gertatuz gero ere, zuri horren berri emateko.
Zure aldetik, ziurtatu behar duzu zure gurpil-aulkiak betetzen dituela autobusera igotzeko edo maletategian sartzeko mugak, eta, mesedez, etor zaitez 30 minutu lehenago, autobusera igo ahal izateko. Valentzian eskaintzen diren zerbitzuen kasuan, 15-30 minutu lehenago egon ahal izango duzu.
Zure ustez guk jakin beharreko beste beharren bat edo beste inguruabarren bat baldin baduzu, mesedez, jakinarazi gure langileei erosketa-prozesuan, edo jarri gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetara deituta: 900 814 114.